SPRIren Mexikoko ordezkaritzak automozioari buruzko jardunaldi batean parte hartu du Monterreyn

2 October, 2015

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresa garapenerako euskal agentziaren (SPRI) Mexikoko ordezkaritzako kideak automozioari buruzko ekitaldi batean izan ziren joan den astean Mexikoko Monterrey hirian. Nuevo León Estatuko Automozio Klusterrak (CLAUT) antolatu zuen jardunaldia “Proveedor Automotriz 2015” izenburupean, eta aukera eskaini zen bilerak egiteko dozena bat enpresarekin.

Hala, bilerak egin ziren AFMk antolatutako enpresa misioan joandako enpresekin (Autopulit, Danobat, Fagor Arrasate, Heroslam, Ibermach, Kondia, Neco, Ona electroerosión, Sarralle, Shuton, Sikulan, Trimek eta Zubiola).

Ekitaldian zehar hainbat hitzaldi eskaini ziren erakunde hauen eskutik: Industria Nacional de Autopartes (INA), Asociación Mexicana de Industria Automotriz (AMIA), Deloitte, Caterpillar, Ternium, Katcon, General Motors, Navistaro eta Sisamex. Bestalde, hornitzaileek eta trakzio enpresek batzarrak egin zituzten, eta erakusketa eremu txiki bat ere antolatu zen.

Hona hemen ekitaldian parte hartu zuten trakzio enpresak: Accurride, Alcoa, Autoliv, Caterpillar, CEMM-MEX, Ficosa, John Deere, Katcon, Metalsa, Mitsuba, Navistar, Nemak, Sisamex, Ternium, Tupy eta Vitro. Denek dute presentzia Mexikoko Coahuila eta Nuevo León estatuetan, hots, CLAUT erakundearen ekintza esparruan.

SPRIren Mexikoko ordezkaritzak, enpresa ekitaldian parte hartzeaz gain,  Euskadiko Automozio Osagaien Klusterrari (ACICAE) buruzko informazioa banatu zuen sektoreko elkarteen, enpresa multinazionalen eta Mexikoko enpresen artean. Gainera, bisitak antolatu zituen Tecnaliara, Nuevo León Estatuko Etxetresna Elektrikoen eta Nanoteknologiaren Klusterrera eta Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoko Parkera (PIIT), non aukera izan baitzuten Material Aurreratuen Ikerketa Zentroa (CIMAV) ezagutzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow