SPRIk eta Aclima-k energiari buruzko enpresa topaketak antolatuko dituzte Bilbon

25 May, 2015

SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) energiari buruzko enpresa topaketak antolatuko ditu Aclima-Euskadiko ingurumen industrien klusterrarekin. Datorren ekainaren 3an izango dira Bilbon.

Waste to Energy  lelopean egingo den Brokerage Event ekitaldi hori “Coolsweep Bilbao 2015 – From Waste to Energy” Nazioarteko Konferentziaren markoan antolatuko da eta aukera emango die enpresei bilerak egiteko Europa osoko eta beste herrialde batzuetako erakundeekin, beren produktuak eta zerbitzuak aurkeztu ditzaten edo bazkide teknologikoak bilatu ditzaten. Etorkizuneko I+G-ko deialdietarako bazkide bilaketa oso eremu interesgarria da, konferentzian zehar hainbat proposamen aurkeztuko direlako Waste to Energy leloarekin lotutako berrikuntza partzuergoak eta partzuergo teknologikoak sortzeko.

Brokerage Event ekitaldian parte hartzeko izena eman behar da Konferentzian.

Izen-ematea doakoa da, eta, parte-hartzeaz gain, bertaratuek aukera dute konferentziako dokumentazioa eta joan izanaren ziurtagiri bat eskuratzeko eta bisita industrialak egiteko.

SPRI Taldeak koordinatzen duen Basque Enterprise Europe Network Partzuergoa ETEei  laguntzeko Europako funtsezko tresna bat da, Europako enpresen lehiakortasuna sustatzen baitu enpresa horiei nazioartekotzen lagunduz, teknologi transferentziak ahalbidetuz eta finantzaketako programetarako sarbidea erraztuz.  Hitz batean esanda: negozio berriak irekiz eta aberastasuna sustatuz. 2008tik hona, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte EEN-en bitartez.

EEN-ek baditu bere baitan Europa osoko ia 600 erakunde, eta SPRI horietako baten barruan dago, Basquee ENN Partzuergoan hain zuzen, zeinaren koordinatzailea baita. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow