SPRIk Argentinako Kordoba eskualdeari buruzko ELGAren txostena aurkeztu du  

20 May, 2016

Mundu osoko beste sei aditurekin batera aritu da azterlana idazten, eta azterlan hori egiteko jaso duen gonbita nazioarteko aitortza bat da Euskadik eskualde garapenaren arloan egin duen lanarentzat.

 

ELGAk (Ekonomia arloko Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak) gonbidaturik, SPRI Taldeak (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) azterlan bat aurkeztu du Argentinan Kordoba eskualdeari buruz.

Cristina Oyónek, SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradunak, parte hartu du txostena egiteko prozesuan, ELGAko hiru ordezkarirekin, 2 aditurekin (Kanadakoa eta Argentinakoa) eta Frantziako beste “peer reviewer” batekin batera.

Lantalde hori Argentinako Kordoba eskualdean izan zen pasa den martxoan, bertako eragile publiko eta pribatu garrantzitsuenak elkarrizketatzeko. Elkarrizketek helburu bikoitza zuten: azterlanerako informazioa biltzea, eta baita ere aztertzea Argentina ELGAko kide bihurtzeko dauden aukerak, gobernua aldatu ondoren Argentinak erakundeko kide izatea eskatu baitu.

 

SPRI Taldeak azterlan horretan parte hartzeko gonbidapena jaso izana nazioarteko errekonozimendua da Euskadik eskualdeen garapenean egiten duen lanarentzat, eta, batez ere SPRIrentzat, zeregin horretan diharduen eragilerik garrantzitsuena denez gero.

 

ELGAk antzeko azterlan bat egin zuen Euskadiri buruz 2011n, Euskadiko eraldaketa industrialaren arrakastak mundu osoan eman zion ospea zela bide. Txosten hark bereziki azpimarratzen zuen nola garatu diren azken 30 urteotan zientzia, teknologia eta berrikuntza politikak (ZTB), industriaren lehiakortasuna bultzatzeko premiak eraginda.

 

“1990eko hamarkadan produktibitate, berrikuntza eta hazkunde faktoreek izan zuten  paper erabakigarria ahuldu egin zen hamarkada horren hasieran, baina berriro  hasi da indartzen, neurri batean bederen berrikuntzako inbertsio publiko eta pribatuen igoera nabarmenari esker. Euskadin martxan dago jadanik eraldaketa prozesu bat, zientzian eta bestelako ezagutzetan gero eta gehiago oinarritutako berrikuntza eredu batetik abiatzen da”, zioen ELGAren txostenak.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow