SPRI Nanomercosur ekitaldira gonbidatua izan da, Argentinako nanoteknologiari buruzko topaketa handienera

19 October, 2015

Nanoteknologiari buruzko Hego konoko topaketa handiena da eta Argentinako Gobernuak antolatzen du. SPRIk nanoteknologiaren eta RIS3 estrategiaren arloko euskal esperientzia azaldu du. Hitzaldi bat eman du eta bere standarekin parte hartu du.

SPRIk Nanomercosur 2015 topaketan aurkeztu du EAEk nanoteknologian duen esperientzia, hain zuen Ris3 estrategian bildu duena, eta Espainiako eta EBko araudien alderdiak ere azaldu ditu. FAN-ek (Federación Argentina de Nanotecnología) gonbidatu du Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia topaketa honetan parte hartzera. Nanomercosur 2015 topaketan bertatik bertara aurkezten dira Argentinan eta munduko gainerako merkatuetan nanoteknologia arloan dauden joera eta aurrerapenak. Buenos Airesen egin da urriaren 6tik 8ra, Argentinako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Produktiboko Ministerioak antolaturik.

EAEko nanoteknologiako agenteek beren standarekin parte hartu dute eta EAEko enpresa eta teknologi arloko eskaintza aurkeztu dute bertan. Nanobasque esperientziari buruzko hitzaldia Enterprise Europe Network (EEN) Sarearen Nanomercosur Brokerage Event ekitaldian eskaini zen. EEN Europar Batasunaren ekimen bat da, zeinaren bidez berrikuntza arloko laguntza ematen baitzaie Europako herrialdeetako eta nazioarteko hazkundea duten beste eskualde batzuetako merkatu garrantzitsuetako ETEei eta ikerketa zentroei. SPRIk lideratzen du EENren euskal gunea eta topaketa honetan aukera izan du esperientziak trukatzeko sektoreko beste eragile batzuekin.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow