SPRIren Mexikoko bulegoak eta Acicae klusterrak merkataritza-misio bat antolatu dute 19 euskal enpresarekin

27 June, 2016

Euskal enpresariak automozioaren sektoreko balizko bezero mexikarrekin elkartu dira astebetez.

 

Acicae-Euskadiko automozioaren klusterrak eta SPRIren Mexikoko bulegoak merkataritza-misio bat antolatu dute Mexikoko hainbat hiritan, eta automozioaren sektoreko 19 euskal enpresak parte hartu dute ekimen horretan.

 

Enpresentzat aukera paregabea izan da balizko bezero mexikarrekin elkartzeko eta herrialde hartan kokatuta dauden automozioaren sektoreko multinazional handien erosketa prozesuak ezagutzeko. Hala, ekainaren 20tik 24ra taldekako saioak egin dira hainbat enpresarekin (hala nola, Ford, Nissan, Honda, BMW eta General Motors) eta hainbat erakunderekin (Industria Nacional de Autopartes-INA, Celaya eskualdeko Garapen Idazkaritza eta Guanajuato eskualdeko Automozio Klusterra).

 

Ekonomiaren Garapen zuzendaritzak Celaya eskualdean antolatu zuen bilera baten bidez euskal enpresariek bertatik bertara ezagutu zituzten Guanajuato Estatuak eskaintzen dituen inbertsio aukerak, non 12 euskal enpresa baitaude kokatuta. SPRI Taldeko (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziako) Gontzal Barasordak azpimarratu zuen Mexiko eta, bereziki, Guanajuato eskualdea ekonomikoki oso erakargarriak direla euskal enpresen nazioartekotze prozesuetarako. Baita ere aipatu zituen zeintzuk diren Ekonomiaren Garapenerako zuzendaritzak eta SPRI Taldeak martxoaren 7an sinatutako lankidetza hitzarmenaren abantailak.

 

Bestalde, Ramón Lemus Muñoz Ledo, udalerri mailako presidenteak udal gobernuaren politika azaldu zuen, zeinak beharrezko baldintzak errazten baititu udalerrira inbertsio berriak erakartzeko, bere ustez inbertsio horren ondoriozko irabaziak tokiko ekonomian islatzen direlako.

 

Mexikoko erakundeek eta merkataritza-misioan parte hartu zuten euskal enpresek esan dute oso gustura daudela bisitarekin, eta interesgarria izan dela, batez ere, Mexikon dagoen enpresa-giroagatik eta negozioak egiteko eskaintzen dituen aukerengatik.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow