SPRI atzerrian. Irailako hirrugarren astea

23 iraila, 2016
spri_internacionalizacion_red exterior de spri

 

SPRIren Mexikoko bulegoa Guadalajarako “Expo Nacional Ferretera” erakusketan izan da eta Automozio sektorearen eraldaketa digitalari buruzko hitzaldiak Querétaron

 

SPRIren Mexikoko bulegoa Guadalajarako “Expo Nacional Ferretera” erakusketan izan da

Jalisco probintziako hiriburuan, Guadalajaran, egin zen irailaren 8an “Expo Nacional Ferretera”, energia, eraikuntza eta burdinaren industriako Latinoamerikako erakusketa garrantzitsuena.

 

Exposición ferretera en México.

Ekitaldira bildu ziren Asia, Europa eta Amerikako 1.000tik gora enpresa, horien artean Eskuin klusterra, hots, Aga, Ayerbe, Irimo (SBA Europe Industries), Izar Cutting, Tools eta Neco (Tivoly) enpresez osaturik dagoena. Eta erakusle gisa parte hartu zuten baita ere Amig (Amilibia y de la Iglesia), Ifam, Llaves Altura (JMA) eta Bellotak. Azken bi horiek Mexikon kokatuta daude, Jalisco eta Veracruz Estatuetan, hurrenez hurren.

 

SPRI Mexiko ere erakusketara joan zen, lehen eskutik ezagutzeko 52.000m2ko erakusketa-gunean ikusgai zeuden 500.000tik gora produktuak, sustapenak eta sektoreko azken joerak, eta bertatik bertara bisitatzeko han zeuden euskal enpresak.

 

Guadalajarara eginiko bisita osatzeko, bilera bat egin zen Eduardo Delgadillo Dominguezekin, Ekonomiaren Garapen Idazkaritzako Inbertsio Proiektuen zuzendari nagusiarekin. Hitzordu horretan hizpide izan zituzten Mexikon dauden euskal enpresak, Estatuak enpresa arloan dauzkan premiak, eta etorkizunerako lankidetza planak.

 

SPRI India “Renewable Energy” azokan izan da

 Irailaren 7 eta 8an, SPRI India “Renewable Energy India Expo 2016” azokan izan zen Delhin, eta hainbat euskal enpresarekin elkartu zen, besteak beste, hauekin: Gamesa Renewable Pvt. Ltd., Ingeteam Power Technology India Pvt. Ltd eta MONDRAGON Assembly S.Coop. Topaketa horien bidez SPRIk informazioa jaso zuen energia berriztagarrien sektoreari eta Indian kokatutako euskal enpresei buruz.

 

Automozio sektorearen eraldaketa digitalari buruzko hitzaldiak Querétaron

SPRI Mexikoko ordezkariak Querétaron izan ziren irailaren 8an, Transformación digital del sectorautomotriz: retos TIC para abordar la revolución de la industria 4.0 izeneko hitzaldien jardunaldian, non automozioaren sektoreko hainbat euskal enpresa batu baitziren, besteak beste, Cie Automotive, Near Technologies eta Semantic Systems.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow