SPRI atzerrian. Urriako hirrugarren astea

21 urria, 2016
spri_internacionalizacion_red exterior de spri

 

SPRIk Automozioaren Hornikuntza Foroan parte hartu du Mexikon eta  Querétaroko Fundiexpo azokaren XX. edizioa

 

SPRIk Automozioaren Hornikuntza Foroan parte hartu du Mexikon

Mexikoko León hirian egin da Guanajuatoko Automozio Klusterrak antolatutako Automozioaren Hornikuntza Foroaren hirugarren edizioa, non sektoreko 400dik gora enpresak (hornitzaileak eta erosleak) parte hartu duten.

 

mexico feria automotriz

Topaketan eskainitako hitzaldietan hainbat gai landu dira, besteak beste, hauek: sektorearen lehiakortasunerako estrategia nazionala, Mexikoko automozioaren eta autoen osagaien industriaren erronkak, hornikuntzarako aukerak, industriaren joerak, eta abar. Gainera, saio bat egin da KIA eta BMW enpresek Mexikon duten eragina aztertzeko. Hizlarien arabera, Mexikok aurrea hartu die autoentzako osagaien produkzioan garrantzitsuak diren beste herrialde batzuei, hala nola Turkia, Alemania eta Frantziari. Horregatik Toyota eta Michelin bezalako enpresak fabrika berriak eraikitzen hasiko dira Mexikon.

 

Foroan 345 erakusle elkartu dira, eta networking- eta B2B-espazioak antolatu dira. SPRI Mexiko topaketan izan da sektoreko joerak ezagutzeko eta parte hartu duten euskal enpresak (Cikautxo eta RPK) bisitatzeko.

 

Querétaroko Fundiexpo azokaren XX. edizioa

Oraintsu egin da Querétaroko Kongresu Etxean Fundiexpo, Galdaragintza Industriaren Nazioarteko Kongresu eta Erakusketaren XX. edizioa, non sektoreko 200 enpresa inguru elkartu baitira metal industrialen eraldaketa industrian espezializatutako produktu eta zerbitzuak erakusteko.

 

Fundigex-Espainiako Galdaragintza Esportatzaileen Elkartea topaketan izan da Loramendi, Aurrenak, Indefunsa, GHI Hornos Industriales, Ondarlan, Alju eta Vibrotech euskal enpresekin.

 

SPRI Mexiko ere erakusketan izan da, industriaren azken garapenak ezagutzeko eta parte hartu duten euskal enpresak bisitatzeko. Enpresa horietako ordezkariek jarrera positiboa erakutsi dute eta denek onartu dute publiko profesional ugarik parte hartu duela azokan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow