SPRI atzerrian. Ekainako hirrugarren astea

17 ekaina, 2016
spri_internacionalizacion_red exterior de spri

 

SPRIk eta bi euskal enpresak parte hartu dute Jieyang hirian egin den Txinako eta Europako ETEen Topagunean

 

SPRIk Txinako eta Europako ETEen Topagunearen bigarren edizioan parte hartu du. Ekainaren 6an eta 7an izan da, Jieyang hirian (Guangdong probintzian). Txinako Industria eta Informazio Teknologia Ministerioak, Guangdong probintziako gobernuak, Alemaniako Merkataritza eta Industria Ganberak, Jieyang hiriko udalak eta ZhongDe Metal Group Co, Ltd. enpresak antolatu dute ekitaldia.

 

Alemania, Espainia, Frantzia, Austria eta Txekiar Errepublikako 184 enpresa eta antolakundek parte hartu dute topagune horretan. 230etik gora enpresa txinatar izan ziren ekitaldian, horietatik 60 inguru Espainiatik joandakoak.

 

foro pymes china

Bi euskal enpresak ere parte hartu zuten, SPRIren Shanghaiko bulegoak animatu eta lagunduta: Kendu Sociedad Cooperativa eta JAMAI Group. Topaketak iraun zuen bitartean, euskal konpainia bakoitzak harremanak egin zituen Txinako bina enpresarekin balizko kooperatzaile gisa, eta haiekin negoziatzen jarraituko dute aurrerantzean. Datozen hilabeteetan ikusiko dira harreman horien emaitzak. SPRIk Shanghain duen bulegoak ere parte hartu zuen topaketan, ekitaldia antolatzeko prozesua eta haren emaitza ebaluatzeko. Hemendik aurrera jarraipena egingo die ZhongDe Metal Group enpresari eta parte hartu duten bi euskal enpresa horiei, haien emaitzak ebaluatzeko eta 2017ko edizioan parte hartzeko aukera aztertzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow