SPRI atzerrian. Irailako lehenengo astea

9 iraila, 2016
spri_internacionalizacion_red exterior de spri

 

SPRI Mexiko euskal enpresekin bildu da hiri adimendunen arloko proiektuak garatzeko eta Onnera euskal enpresa-taldeak Mexikoko Abastur azokan parte hartu du

 

SPRI Mexiko euskal enpresekin bildu da hiri adimendunen arloko proiektuak garatzeko

 

Iragan irailaren 6an Euskadiren Mexikoko ordezkaritzak SPRI Mexikok antolatutako  bilera ostatatu zuen. Bilera horren helburua izan zen sinergiak sortzea Smart City edo “hiri adimendunentzako” konponbideak sortzen dituzten euskal enpresen artean.

 

Reunión en spri méxico sobre ciudades inteligentes

Topaketa horretan hamar enpresatako ordezkariak bildu ziren eta datozen asteetan egingo diren hainbat bileretatik lehena izan zen. Bilera horien bitartez lankidetza-lokarriak estutu nahi dira, informazioa partekatu, eta, horrela, lehiakortasun abantailak sortu etorkizunean Mexikon SmartCity-en sektorean egingo diren proiektuetarako.

 

Ekimeneko parte-hartzaileen artean badira segurtasuna, garraioa edo energi eraginkortasuna bezalako gaietan elkarlanean jardun dezaketen hainbat sektoretako enpresak (ingeniaritzak, aholkularitzak…). Horiek guztiak berriro elkartuko dira irailaren amaieran  Ordezkaritzaren egoitzan, lan-saio bat egiteko eta aurrerapen guztiak mahai gainean jartzeko.

 

Onnera euskal enpresa-taldeak Mexikoko Abastur azokan parte hartu du

Abuztuaren 30etik irailaren 2ra Mexiko Hiriko Banamex Zentroak Abastur azokaren hogeita hamaikagarren edizioa ostatatu du. Ostalaritza sektoreko Mexikoko azoka garrantzitsuena da eta 400dik gora enpresa azaldu dira bertara. Enpresa horietako bat izan da Onnera euskal enpresa taldea, ekipamendu konponbideak eskaintzen dituena jatetxeetarako, garbitegietarako eta hotzaren aplikaziorako.

 

Feria Abastur en México

SPRI Mexiko azokan izan zen irailaren 1ean, sektoreko azken garapenak eta enpresa garrantzitsuenak ezagutzeko eta euskal enpresa-taldea bisitatzeko. Erakusleek, 28.000m2ko eremu batean bildurik,  hainbat produktu erakutsi dituzte, hala nola, ekipamendua, makineria, osagarriak, elikagaiak eta edariak, altzariak, e.a.

 

Onnera enpresako ordezkariek, berriz, positiboki baloratu dute aurtengo Abastur azoka. Aurreko edizioetan parte hartu ondoren, azken honetan erakusketa eremua aprobetxatu dute beren bitrina hoztuen linea sustatzeko, horixe baita Mexikorako garatu duten estrategia komertzialaren berritasun nagusia.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow