SPRI atzerrian. Azaroako lehen astea

4 azaroa, 2016
spri_internacionalizacion_red exterior de spri

 

Euskal enpresek eta SPRIk Indonesiako Indometal azokan parte hartu dute

 

Fundigex buru duen euskal enpresez osatutako ordezkaritza batek eta SPRI Singapore bulegoak oraintsu parte hartu dute bi urterik behingo Indometal–Jarkata azokan, erreferentziazkoa Asia hego-ekialdeko metalaren eta altzairuaren sektorean. Iragan urriaren 25etik 27ra bitartean egindako topaketa horrek erreferentziazko plataforma bat eskaini zuen askotariko proposamen teknologikoak aurkezteko, denak ere sektore hauetara zuzenduak: metalurgia, galdarategietarako makina eta ekipamenduak eta prozesu termikoetarako ekipamenduak, besteak beste.

 

indonesia Feria IndometalIndonesiak 260 milioi biztanle ditu eta gorakada nabarmena bizi du altzairu eta metalen kontsumoan. Eraikuntza, azpiegitura eta automozio sektoreak nabarmen hazten ari dira eta Indonesia ez da gauza eskaera hori asetzeko. Horrek inbertsio berriak erakarri ditu lehengaien prozesatze eta altzairu sektoreetara.

 

Fundigex buru duen misioan bost euskal enpresak parte hartu dute guztira, eta oso baliagarria izan da harremanetan jartzeko Indonesiako balizko partner-ekin eta banatzaileekin. Nahiz eta Indonesiako altzairutegi eta galdarategi handienak ez diren azaldu kongresura, bidaia horri esker euskal enpresek aukera izan dute horietako batzuk bisitatzeko eta Indonesiako eskaera teknologikoa hurbiletik aztertzeko.

Sektorearen garapenari jarraipena egiteko, SPRI topaketara azaldu zen eta enpresa batzuei lagundu zien beren bisita-agenda antolatzen. Horri esker ikusi ahal izan zuen inbertsioen gorakadak aukera berriak irekitzen dituela, eta sektoreko anitz enpresa europar posizioak hartzen ari direla buruz buru lehiatzeko Asiako enpresekin, batez ere japoniarrekin.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow