SPRI atzerrian. Ekainako lehen astea

3 June, 2016

SPRIk Eslovakiako makineria arloko azokarik garrantzitsuenean parte hartu du eta Windopower 2016, New Orleanseko azoka eolikoa

 

SPRIk Eslovakiako makineria arloko azokarik garrantzitsuenean parte hartu du

spri en la feria de maquinaria de eslovaquiaSPRIren Txekia-Eslovakia bulegoak Eslovakiako makineria arloko azokarik garrantzitsuenean parte hartu du: MSV Nitra topaketan. Sario erakundearen (Eslovakiako Gobernuaren Inbertsio eta Merkataritza Garapenerako Agentzia) bazkide den aldetik, SPRIk International Engineering Cooperation Day 2016 ekitaldian parte hartu du, eta tokiko hainbat erakunderekin elkartu da, hala nola, Volkswagen enpresaren Eslovakiako sailarekin, Eslovakiako Kanpo Gaien Ministerioarekin eta tokiko enpresa ugarirekin. Azokan SPRI harremanetan jarri da lankidetzarako egokiak izan daitezkeen hainbat enpresarekin, eta euskal hornitzaileen lagin nahiz katalogoak erakutsi dizkie.

 

Windopower 2016, New Orleanseko azoka eolikoa

Feria eólica Windo Power en EE UUSPRIk New Yorken duen bulegoko ordezkaritza bat New Orleansen (Louisiana) izan da, WindPower 2016 azokan. Ekitaldia Ernest N. Morial Convention Center eraikinean egin da, eta Estatu Batuetako sektore eolikoan lan egiten duten enpresak bildu ditu, bertan izan direlarik merkatu amerikarrean liderrak diren konpainiak eta baita ere euskal enpresak.

 

Euskal enpresa batzuek, hala nola Gamesa, Ingeteam, Grupo Hine eta Xubi Engranajes-ek, beren erakusmahaia izan dute. Sektore eolikoak aurreikuspen onak ditu datozen lau urteetarako, neurri handi batean, gobernuak PTC delakoa (Production Tax Credit) luzatu duelako 2019ra arte. Zerga arloko laguntza horiek parke eoliko gehiago instalatzeko proiektuak bultzatzen ari dira Estatu Batuetan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow