SPRI atzerrian. Maiatzako laugarren astea

27 May, 2016

 

SPRIk “Expo Pack Mexico” azokan parte hartu du hainbat euskal enpresarekin batera

 

Expo Bancomer Santa Fe zentroak Expo Pack México azokaren 31. edizioa ostatatu du hilabete honetan. Ontziratze eta paketatze sektoreko Mexikoko azoka garrantzitsuena da, eta 20 herrialdetako 1.000 enpresa inguruk parte hartu dute.

 

Mexico EXPO PACK 2016SPRIren Mexikoko bulegoa ekitaldian izan zen, bertatik bertara ezagutzeko prozesamendu eta paketatzearen hornikuntza-katerako garatu diren azken teknologia eta ekipamenduak  eta, halaber, azokan parte hartu zuten euskal enpresak bisitatzeko: UlmaPackaging, Inser Robótica eta Dibal. Gainera, azken bi horiek erakusketan parte hartu zuten, AMEC Envasgraf eta ICEX-en taldekako partaidetzaren barruan.

 

Hiru enpresa horietako ordezkariek positiboki baloratu dute Expo Pack azoka, eta adierazi dute hurrengo edizioan ere parte hartuko dutela, zeina Guadalajara hirian (Jalisco) egingo baita 2017an.

 

Denak bat etorri ziren esatean ona izan zela bai publiko profesionalaren parte-hartzea, eta bai jasotako kontsulta kopurua, eta azoka ekitaldi garrantzitsua dela norbere burua erakusteko Mexikoko merkatuan.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow