SPRI atzerrian. Uztailako laugarren astea

29 uztaila, 2016
spri_internacionalizacion_red exterior de spri

 

Euskal haur-moda Txinako Baby Maternity azokan eta Campecheko Ekonomi Garapeneko idazkariak Euskadiren Mexikoko delegazioa bisitatu du

 

Euskal haur-moda Txinako Baby Maternity azokan

Espainiako 13 enpresak parte hartu dute Shanghain uztailaren 20tik 22ra egin den China Baby Maternity Expo azokaren hamaseigarren edizioan. Haurrentzako Produktuen Espainiako Elkarteak (ASEPRI) koordinatu du Espainiaren parte-hartzea, ICEX-en laguntzarekin. SPRIren Shanghaiko bulegoko proiektu-teknikariek aukera izan zuten azoka bisitatzeko eta sektorea hurbilagotik ezagutzeko.

 

Parte-hartzaileei dagokienez, Babyauro euskal markak badaramatza bost urtetik gora Txinan. Bestalde, Bilboko “Pan con chocolate” enpresak ez zuen izan stand propiorik, baina presente egon zen azokan Txinako bere agentearen bitartez.

 

Campecheko Ekonomi Garapeneko idazkariak Euskadiren Mexikoko delegazioa bisitatu du

Campecheko Ekonomi Garapeneko idazkari José Domingo Berzunza hile honetan elkartu da Euskadiren Mexikoko Delegazioarekin, hots, Ibon Mendibelzua delegatuarekin eta enpresa arloko arduradun Irakusne Incierterekin, bertatik bertara ezagutzeko euskal eredu ekonomikoa eta eredu hori aintzat hartzeko Campecheren premiazko berregituraketa-prozesuan.

 

Campeche Mexikoren hego-ekialdean eta Yucatan penintsularen mendebaldean kokatutako Estatu bat da.  Ikaragarri sufritu du azken urteotan petrolioaren prezioaren jaitsieragatik, bere ekonomia petrolio industrian oinarrituta baitago, eta Errepublikaren azken postuan dago enpresen azpiegiturari dagokionez. Gauzak horrela izanik, Berzunza idazkariaren asmoa da Estatuko ekonomia dibertsifikatzea, oinarritzat harturik ekintzailetza, berrikuntza eta esportazioa.

 

Horretarako, Ekonomi Garapeneko Programa ezarri nahi dute, asmoa dutelako sektore garrantzitsuenak ez ezik (hala nola petrolioa, nekazaritza, ehungintza eta eraikuntza), turismoa eta Informazio Teknologiak ere sustatzeko. Bestalde, Campechek asmotzat hartu du Mexikoko Gune Ekonomiko Berezien estrategian -gutxi garatutako Errepublikako Estatuak sustatzeko plan nazionalean-  sartzea, horregatik bultzatu nahi du alderdi logistikoa, batik bat portuetan. Azkenik, Berzunzak dio teknologi parke bat eraiki nahi dutela Campeche iparraldean, horretarako aprobetxatuz Yucantanekiko hurbiltasuna eta harekin dituzten sinergiak, zeinak Parke Zientifiko eta Teknologiko bat sortu berri baitu Méridan.

 

Eskualde mailako berregituratze-proiektu hori dela eta, idazkaria interesaturik agertu da gertuagotik ezagutzeko SPRI, Innobasque, Azti-Teknalia, Bilboko Portua eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sarea, eta ez dute baztertzen aurtengo azaroan Euskadira etortzea.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow