SPRI atzerrian. Otsaileko laugarren astea

26 February, 2016

 

SPRIren Txekia-Eslovakiako bulegoak 4.0 Industriari buruzko konferentzia batean parte hartu du Pragan

SPRIren Pragako bulegoak “4.0 Industriarako Prest” konferentzian parte hartu zuen otsailaren 17an. Txekiar Errepublikako Elkarte Elektroteknikoak antolatu zuen eta hauek izan ziren hizlari garrantzitsuenak: Txekiar Errepublikako Industria ministrordea, Europako Batzordeko DG Connect Unitateko burua, 4.0 Industriarako estrategia-plan nazionaleko arduradunak, enpresa multinazionalak (ABB adibidez), tokiko enpresak eta irakaskuntzaren sektoreko eta ikerketa zentroetako arduradunak.

[pullquote]Hezkuntza teknikoa sustatzeko eta industriaren diziplina-artekotasunari egokitzeko premia izan zen konferentziako eztabaidagai nagusia.[/pullquote]

4.0 estrategia funtsezkoa da Txekiar Errepublikan, arrazoi askogatik. Batetik, industriak pisu handia du Txekiako enpresa jardueran (Europako portzentaje handiena) eta Txekiako langile gehienek industriaren sektorean lan egiten dute. Gainera, 4.0 Industria bultzatzen duten sektoreak dira herrialdeko ekonomiaren zutabeak: makinen fabrikazioa, elektroteknika, IKTak, automozioa eta aeronautika sektorea.

 

Bestetik, lotura estuak ditu Alemania, Japonia eta Hego Korearekin, hots, munduko herrialde robotizatuenekin. Eta, hain zuzen, herrialde horiek dira Txekian gehien inbertitzen dutenak.

 

Txekiar Errepublika da Alemaniarekin lankidetza zehatz bat adostu duen lehen herrialdea, bi herrialdeetako ministroek alde biko bazkidetza estrategikoa sinatu  baitzuten.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow