SPRI atzerrian. Maiatzako hirrugarren astea.

20 May, 2016

 

SPRIk euskal teknologiak aurkeztu ditu Pragako Unibertsitate Politeknikoan

 

SPRIk Txekian eta Eslovakian duen bulegoak eta ČVUT-eko Makinaria Teknologiako Fakultateak (Txekiako Goi-mailako Eskola Teknikoa) euskal teknologiak aurkeztu dituzte Pragan egin den ekitaldi batean.

 

Makinaria Fakultateak SPRIri utzi dio bere Teknologia Galeria, hots, Politeknikoaren erdigunean kokatuta dagoena eta teknologia interesgarriei buruzko erakusketak egiteko erabiltzen dena. Irakasle, zientzialari, ikasle, enpresa eta bestelako bisitariek gehien bisitatzen duten gunea da.

 

Erakusketa “Biharko teknologiak” deitzen da, eta hitzaldi batekin inauguratu zuen Viktor Kreibich katedradun, erakusketaren arduradun (Politeknikoan) eta Azaleren Tratamendurako Departamendu buruak.  Ondoren, SPRIk Txekian eta Eslovenian duen bulegoko zuzendariak, Tomáš Buchtele-k, aurkezpen bat egin zuen Euskadiko teknologia aurreratuei buruz.

 

Presentación en la Universidad Politécnica de Praga.

Politeknikoko hainbat departamendu eta institututako ordezkariek parte hartu zuten ekitaldian, eta baita ere Txekiar Errepublikako Estandarizazio, Metrologia eta Entseguen Institutukoek. Hainbat lankidetza proposamen sortu ziren proiektu zehatzak garatzeko, bai euskal enpresekin eta erakundeekin, eta baita ere ikerketa edo irakaskuntzako zentroekin.

 

Erakusketa maiatzaren 28an amaituko da, hots, Makina-Erremintaren Biurtekoaren (BIEMH) inaugurazio-eguna baino arinxeago.  Erakusketaren helburu nagusietako bat zen BIEMH-ren sustapena egitea, SPRIk Pragan duen bulegoa arduratzen baita Txekiar Errepublikan eta Eslovakian egin beharreko sustapen-lanez. Horrez gain, helburutzat izan du baita ere Euskadi sustatzea oro har, eta partnerrak bilatzea SPRIren Pragako bulegoari laguntza eskatu dioten euskal erakunde eta enpresentzat.

 

Pragako Unibertsitate Politeknikoa zonalde hartako goi-mailako eskola politekniko garrantzitsuena da, eta Europako zaharrenetako bat ere bai. 1.707an sortu zen eta 21.000 ikasle ditu. Hainbat fakultate barne hartzen ditu, eta izen ona du makina-erremintaren ikerketan, robotikan, nanoteknologietan edota energia nuklearraren esparruan.

 

Ikusirik nolako arrakasta izan duen ekitaldiak, ČVUTek SPRIri proposatu dio epe luzerako lankidetza-hitzarmen bat sinatzea eta datorren udazkenean ere euskal teknologiei buruzko jardunaldi bat antolatzea.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow