SPRI atzerrian. Ekainako laugarren astea

24 June, 2016

 

Elikaduraren sektoreko hamahiru euskal enpresa Mexikon izan dira eta SPRIren Indiako bulegoak Indian kokatutako enpresak bisitatu ditu

 

Elikaduraren sektoreko hamahiru euskal enpresa Mexikon izan dira

Elikaduraren sektoreko hamahiru euskal enpresa Mexikora joan dira merkataritza-misio batean, banaketa-kateetako, ardotegietako eta beste enpresa batzuetako arduradunekin nahiz beste zenbait pertsona interesgarrirekin elkartzeko. Mexikoko banaketa-enpresek 2015eko maiatzaren erdi aldean Euskadira egin zuten bisitaren ondorioz antolatu da misio hau, eta parte-hartzaileen esanetan, bidaia “interesgarria izan da eta benetan pozgarria”, Mexiko merkatu garrantzitsua baita Euskaditik zenbait elikagai esportatzeko.

 

Ekainaren 15ean Eusko Jaurlaritzak erakusketa eta dastaketa ekitaldi bat antolatu zuen. Arabar Errioxako ardoa, txakolina, sagardo naturala eta Euskal Herriko arrain kontserbak eskaini zituzten, bertatik bertara ezagutarazteko gure arrantza eta nekazaritzako elikagaien industriak eta beren produktuak. Erakusketa eta dastaketa ekitaldi hori Mexiko Hiriko El Puntal del Norte jatetxean (Pablo San Román chef donostiarraren sukaldea) izan zen, eta bertan izan ziren Euskadik Mexikon duen ordezkaria, Ibon Mendibelzua, eta enpresa arloko arduraduna, Irakusne Incierte. Erakusketaz eta hamahiru euskal ordezkarien presentziaz gain, Euskal Herriko ardoak dastatzeko bi tailer antolatu ziren ekitaldian (Mikel Garaizabal enologo eta sommelier-aren eskutik) eta, amaitzeko, San Román chefaren sorkuntza euskal-mexikarrez osatutako koktel bat eskaini zen.

 

Hona hemen misioan parte hartu zuten enpresak: Sagarkide, Pagos de Leza, Viñedos y Bodegas de la Marquesa, Bodegas Casa Primicia, Bodegas García de Olano, Araex Rioja Alavesa, Conservas Zallo, Basque Group of Txakoli Winemakers, Bodegas Covila, Artomaña Txakolina, Zarrak Berri, Ostatu eta Garaikoetxea Txakolindegia.

 

SPRIren Indiako bulegoak Indian kokatutako enpresak bisitatu ditu

SPRIren Indiako bulegoak bilera bat izan zuen ekainaren 15ean Surajit Ray-rekin, Ulma Formwork Systems enpresak Indian duen fabrikako zuzendari nagusiarekin, Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotze Bekak (BEINT) sustatzeko eta informazioa biltzeko Indian kokatutako euskal enpresei buruz. Ulma Formwork Systems enpresaz gain, bilera hartan izan ziren baita ere Savera Kothari, India Indaux eta Indiay Kider.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow