SPRI atzerrian. Ekainako bigarren astea

10 June, 2016

 

SPRIk topaketa batean parte hartu du LH sustatzeko Mexikon eta Lana enpresak SPRI bisitatu du Indian

 

SPRIk topaketa batean parte hartu du LH sustatzeko Mexikon

SPRIren Mexikoko bulegoak bilera batean parte hartu zuen joan den astean Celaya hirian, Hezkuntza Profesional Teknikoko Eskola Nazionaleko zentroetako batean. Orobat bertan izan ziren Guanajuato Estatuko patronaleko (COPARMEX) ordezkariak eta Estatu horretan kokatutako automozio sektoreko produkzio enpresa batzuen ordezkariak.

 

Irakusne Inciertek, Euskadiko Ordezkaritzako enpresa arloko zuzendariak, topaketa hori aprobetxatu zuen Tknika aurkezteko (Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa) eta zentro horrek garatzen duen jarduerari buruz hitz egiteko. Aurkezpen horren ondoren eta CONALEP Celaya eta COPARMEX León erakundeek eginikoen ostean, galderen txanda hasi zen.

 

reunion con SPRI en mexico sobre FPBertaratutako enpresetako ordezkariek (besteak beste Imexaza, Cie Automotive, IDE-SA edo RPK) bertatik bertara azaldu zituzten giza baliabideen arloan eta teknikari profesionalen prestakuntzan dituzten beharrak.

 

Parte-hartzaile guztiek  lankidetza sustatu nahi dute Euskadiko eta Mexikoko antolakundeen artean hango Lanbide Heziketaren espezializazioa handitzeko, izan ere horren premia dute Mexikoko automozioaren sektorean ezartzen ari diren atzerriko multinazional guztiek.

 

Lana enpresak SPRI bisitatu du Indian

Lana S.Coop enpresako Europa Ekialdeko salmenta zuzendariak, Adriana Azpeitiak, bilera bat egin du SPRIren Indiako bulegoarekin Mumbai hirian, herrialde hartara egin duen bidaiaren barruan.

 

LanaS.Coop Mondragon Taldeko enpresa bat da, eraikinak eraikitzeko kofratuetarako zurezko produktuetan espezializatua dagoena. Une honetan hiru produktu ditu (Habe 20 izeneko habea, IRU L3 izeneko hiru geruzako taula, eta IRU L3 izeneko hiru geruzako taula baina PU ertzarekin), eta merkatu berrietan sartu nahi ditu, esaterako, Indiakoan.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow