SPRI atzerrian. Abenduko laugarren astea

23 abendua, 2015
spri_internacionalizacion_red exterior de spri

SPRI eta euskal enpresak Indonesiako Makina Erremintaren Azokan izan dira

Makina Erremintaren sektoreko zazpi euskal enpresa joan dira Manufacturing Indonesia 2015 Azokara. Sektoreko AFM elkarteak antolatu zuen bisita, eta SPRI Taldearen Indonesiako ordezkaritzak ere parte hartu zuen. Bidaia horretan, Malaysia eta Singapurreko merkatuak aztertu zituzten batez ere, eta misioa osatzeko, “Machine Tool Indonesia” topaketan parte hartu zuten, SPRIk Asia hego-ekialderako daukan arduradunarekin batera.

“Manufacturing Indonesia” azokan hainbat ekitaldi antolatzen dira, besteak beste, “Tool and Hardware Indonesia” eta “Machine tool Indonesia”, herrialdeko erakusketa-plataforma handiena bihurtu delarik sektore industrialarentzat. Eskualde horretan sektore ugari daude manufakturarako bitarteko teknologikoak eskatzen dituztenak, baina inportaziorako interes gehien pizten duten ekipamenduak dira manufaktura industrialera, nekazaritzara, meatzaritzara, eraikuntzara, automoziora, aeronautikara eta energia sektorera zuzenduta daudenak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow