SPRI atzerrian. Abenduko hirrugarren astea

14 December, 2016

SPRI Txekiak euskal teknologiak aurkeztu ditu

 

SPRI Taldeak Txekian eta Eslovakian duen ordezkaritzak ekitaldi bat antolatu du euskal teknologiak aurkezteko, eta erakusketa bat prestatu du Txekiako Unibertsitate Politeknikoan, lagin, argazki, bideo, foileto eta panel informatzaileekin. Viktor Kreibich irakasle laguntzaileak eman dio sarrera ekitaldiari, eta Tomás Buchtelek (SPRIren ordezkariak) aurkezpen bat egin du Euskadiri eta euskal teknologiei buruz. Erakusketa zabalik egongo da aste osoan.

 

pri chequia expo tecnologías vascasEkitaldi honetan, SPRIren ordezkari Tomás Buchtelek Ctech Nano- Coating Technologies euskal enpresa aurkeztu du, zeinak prozesuak eta ekipoak garatzen baititu azalera nano-teknologikoen estalkientzat, geruza atomikoaren jalkitze teknika erabiliz (ALD-Atomic Layer Deposition). Ctech enpresako arduradun David Talaverak entzuleen galdera teknikoei erantzun die. Aurkezpenarekin batera, konpainiak garatzen dituen prozesu eta aplikazioen panel informatzaileak ere erakutsi dira.

 

Txekiako Unibertsitate Politeknikoa Pragan dago, eta Europako goi-mailako eskola politekniko zahar eta handienetakoa da. 1.707an sortua, gaur egun, 21.000 ikasle ditu, eta ikerketa-zentro ezagunak ere bai makineria, energia nuklear, bio-medikuntza, robotika, edota elektroteknika sektoreetan.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow