Sparber Group Europan hedatuko da

14 September, 2016

Euskal talde logistikoak Alemanian bulego komertzial bat irekiko duela iragarri du

 

Europan duen presentzia areagotze aldera eta aukera berriak miatzeko, soluzio logistikoetan espezializatutako Sparber Group bilbotar konpainiak, Alemaniako hegoaldean kokatutako Munich hirian ordezkaritza komertzialerako bulego bat irekiko duela iragarri du.

 

Bizkaitar enpresaren presentziaren sendotzeak, konpainiak, Espainia eta Alemaniaren artean dituen lurreko trafiko fluxu ugariei laguntza eskaintzea du helburu, baita negozio-lerro berriak garatzen laguntzea ere.

 

Enpresak, bavariar hiriburuan ordezkaritza bulego bat irekitzeko erabakia, enpresarentzako alemaniar merkatuak duen gailentasuna eta bi esparru geografikoen arteko trukaketa komertzialaren garrantzia, batik bat, automozioaren osagaien edo makina-erreminta sektoreen garrantzia, dela uste du.

 

Horrez gain enpresak, bulego berriak Europa Erdialdean presentzia handiago bat izaten eta Europako Ekialdeko merkatuetara heltzeko aukera gehiago izaten lagunduko diola uste du.

 

1981ean sortutakoa, Sparber Group, garraio zerbitzuak eskaintzeaz gain, aholkularitza eta proiektuen kudeaketa lanak, bideragarritasun ikerketak, merkantzia arriskutsuen ikuskaritza edo aduana salmenta betebeharrak betetzen dituen operadore logistikoa da.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

 

SparterGroup-en jarduera

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow