Sistema adimendunak errepideetako segurtasuna hobetzeko

4 September, 2017
Soluzio horiek Durango-Mazatlan eta Nuevo Necaxa-Tihuatlan autopistetan instalatu dira

Senerrek teknologia aurreratuen multzo bat instalatu du Mexikon azpiegituren eraginkortasuna eta kalitatea areagotzeko

 

Sener euskal ingeniaritza taldeak soluzio teknologiko adimendunen multzo bat ezarri du Mexikon, herrialde horretako errepideen eraginkortasuna eta kalitatea areagotu eta segurtasuna hobetzeko asmoz.

 

Mexikoko errepideetan instalatutako teknologien multzo horretan sartuta daude, besteak beste, garraio-sistema adimendunak (ITS, ingelesezko siglen arabera), tuneletako segurtasun sistemak eta bidesarien ordainketa eta teleordainketa sistemak. Zaintza arloko elementuak, istripuetarako laguntza eta bidesarien ordainketa sistemen hobekuntza dakartzaten teknologia hauei esker, pertsonen eta merkantzien joan-etorriak hobetuko dira.

 

Era berean, Senerrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, soluzio horiek bideen eragiketa eta mantentze lanak eraginkortasunez kudeatu eta balizko gorabeheren detekzio eta konponketa erraztuko dute.

 

Errepideen erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa trukatu eta areagotzeko aukera da instalatutako teknologiaren abantailetako bat bat da, oharrak dioenez. Datu horiek ikusgaitasunaren, baldintza atmosferikoen nahiz abiaduraren araberako patroiak zehazten laguntzen dute, segurtasun neurriak aurreratu ahal izateko.

 

Soluzio horiek Durango-Mazatlan eta Nuevo Necaxa-Tihuatlan autopistetan instalatu dira. Proiektu batean zein bestean, Sener ingeniaritza lanak, obraren jarraipena eta instalazioaren ikuskapena egiteaz gain, sistemak abian jartzeaz ere arduratu da.

 

 

Sener enpresaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow