Siemens Gamesak fabrika bat inauguratu du Marokon

23 October, 2017

Tangerren kokatutako lantegia palen fabrikaziora bideratuta dago

 

Siemens Gamesa Renewable Energy konpainiak hilabete honen hasieran, Marokoko Tanger hirian haize sorgailuentzako palak fabrikatzeko lantegi bat inauguratu zuen ofizialki. Produkzioa, bertako merkatua hornitzera zein Ekialde Ertaineko, Afrikako eta Europako herrialde desberdinetara exportatzera bideratuta dago.

 

37.500 metro koadro baino gehiagorekin, marokoar hiriko portutik 35 kilometro ingurura kokatutako “Tanger Automotive City” industrialdeko instalazioa, azken aurrerapauso teknologien erabileraren bitartez 75 metroko luzera duten palak fabrikatzeko prestatuta dago,

 

“Fabrika hau funtsezkoa da gure konpainiarentzat eta negozio erabaki sendo bati erantzuten dio. Negozio aukera handiak antzematen ditugun tikietan inbertitzen dugu eta hemen, Marokon, aukera horiek inoiz baino sendoagoak dira”, ziurtatu du Siemes Gamesa Renewable Energy-ko CEO Markus Tacke-ek.

 

Proiektu honen testuinguruan gainera, 3.500 metro koadroko heziketa zentroa sortu da, langile berrien formakuntza errazte aldera eta optimizatutako fabrikazio prozesu bat izateko beharrezkoak diren trebetasun teknikoen transferentzia” bermatzeko asmoz, enpresaren komunikatu batek aipatzen duen bezala.

 

Fabrika berriak, Marokok energia berriztagarrien alorrean dituen helburuak betetzean paper garrantzitsua egingo du. Herrialdeak aurreikusita dauka 2030 urtean, ekoiztuta energiaren %52 iturri berriztagarrietatik erauztea.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow