Siemens España enpresako presidenteak, Rosa Garcíak, esan du “Euskadi lurralde oso erakargarria” dela “atzerriko inbertsioentzat”

14 July, 2017

Rosa Garciak, Siemens España enpresako presidenteak, bi arrazoi azpimarratu ditu Euskadik atzerriko inbertsioarentzat duen erakargarritasuna azaltzeko: industria-sare sendoa eta maila teknologiko handia.  Hain zuzen, García pozik agertu da Euskadiko industria-sare sendo eta maila teknologiko handiarekin, zenbait parametrotan Europako batez bestekoaren gainetik daudelako. Testuinguru horretan nabarmendu du azken urteotan nabarmen ugaritu direla atzerriko inbertsioak, horrek agerian uzten duelarik “lurralde oso erakargarria dela atzerriko inbertsioentzat”.

Siemens España enpresako presidenteak astelehen honetan antolatu den “Energia eraginkortasuna eta Sostengarritasuna. Industriaren erronka Euskadin” enpresa-jardunaldian egin ditu baieztapen horiek. Ekitaldia Bilboko Guggenheim Museoan egin da, El Economista aldizkariak antolaturik eta Petronor, EEE, Kutxabank, Ormazabal eta Ingeteam erakundeen babesarekin.

Siemens enpresako arduradunak adierazi du ezen, nahiz eta Europako abangoardian egon, Euskadik lanean jarraitu behar duela merkatuko eskakizun berriei egokitzeko, merkatua etengabe eraldatzen ari delako, eta industria aurreratua, teknologiak eta digitalizazioa funtsezkoak direlako maila teknologiko hori mantentzeko.

Garciak deskribatzen duen merkatu hori aurrera doa industria pertsonalizatu eta lehiakorrago baterantz, zeinak neurrira eginiko zerbitzuak eskaintzen baititu baina prezioak mantenduz. Beste era bateko industria bat da, adimenduna.

Euskadiko enpresek aprobetxatu egin behar dituzte teknologiak eskaintzen dituen aukera guztiak, eta beren negozioa bideratu makinen serbitizaziorantz, hau da, erosteagatik ordaindu beharrean, emandako zerbitzuagatik ordainduko da, eta horrek beste harreman bat sortuko du bezeroarekin

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow