Siemens-ek dio planak dituela Euskadin hazteko

12 January, 2017

Siemens konpainia alemanak planak dauzka Euskadin hazteko, eta, Siemens-Españako presidente Rosa Garcíaren arabera, bere dibisio eolikoa Gamesa enpresarekin bateratu izanak ez du aldarazi aurreikusitako estrategia. Konpainia alemanak Estatuan duen zuzendariak argi azaldu du zergatik dauzkaten Euskadin hazteko planak, alegia, Espainian pisu industrial handiena duen zonaldeetako bat delako, gainera, ez da sekretu bat Siemens-ek euskal industriaren digitalizazioan parte hartu nahi duela 4.0 proiektuaren bitartez.

 

El Economista aldizkariaren topaketa informatibo batean, Garcíak hizpide izan zuen bi konpainiek sorkuntza elektriko eolikoaren sektorean osatu duten bat-egite prozesua, Gamesako akziodunen urriko ez-ohiko batzar orokorrak argi berdea eman ondoren Siemens Wind Holdco-ren eta euskal konpainiaren aktiboen bat-egitearen ondoriozko erraldoi eolikoa eratzeko.

 

Siemensek Euskadin dituen planei buruzko argibideak eman eta entzuleak lasaitu ondoren, Rosa Garcíak ez zuen esan nahi izan epe ertainean Gamesa-Siemens Wind konpainia “euskalduna edo alemana” izango ote den.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow