Sener eta Thales Alenia Space tresna optiko espazialak garatzeko aliatu dira

1 December, 2016

Enpresek akordio bat sinatu dute negozio-bide berriak zabaltzeko

 

Sener euskal ingeniaritza-taldeak eta sateliteak ekoizten dituen Thales Alenia Space konpainiak akordio bat sinatu dute, misio espazialetarako karga optiko erabilgarrien garapenean oinarritutako baterako negozio-plana aurrera ateratzeko.

 

Karga optiko erabilgarriak sateliteen barruan instalatutako sistemak dira, espazioko irudiak hartu, gorde eta bidaltzeko erabiltzen direnak.

 

Plan estrategiko hau abian jartzeak negozio-bide berrien garapena ekarriko die bi konpainiei, eta elkarren arteko jardunak hainbat aukera komertziali aurre egin eta hemengo zein nazioarteko etorkizuneko programak lideratzea ahalbidetuko die, euskal taldeak zabaldutako ohar baten arabera.

 

“Aliantzan, baterako inbertsioak egitea ere aurreikusi da teknologia kritikoak garatu eta giltzarrizko gaitasunak hartzeko”, adierazi dute oharrean.

 

Gainera, akordioak jarraipena emango dio Estatu mailan lurraren behaketa optikorako  SeoSat/Ingenio satelite espainiarra garatzeko egiten ari diren baterako lan-esperientziari.

 

Hau ez da Sener eta Thales Alenia Space konpainien arteko lehenengo elkarlana, aurretiaz hainbat programa zientifikotan eta Lurra behatzeko programetan lan egin baitute. Berrikitan, bi enpresek Sentinel-2B satelite europarraren garapenean parte hartu dute.

 

 

Sener-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow