Senegaleko alkate-ordezkaritza bat SPRI Taldearekin bildu da

28 April, 2017

Senegaleko ordezkaritzak bileran.

Senegaleko ordezkariek lehen eskutik ezagutu nahi dituzte Euskadiko nekazaritza eta elikadura eta lankidetza sektoreetako proiektuak.

 

Senegaleko 16 agintariko ordezkaritza bat, gehienak alkateak, ostiral honetan elkartu dira Bilbon Miren Madinabeitiarekin, SPRI Taldeko Nazioartekotze zuzendariarekin. Bilera horretan, lehen eskutik ezagutu nahi izan dituzte Euskadiko nekazaritza eta elikadura eta lankidetza sektoreetako proiektuak.

 

Senegaleko ordezkaritzak bilera bat izan du SPRI Taldearen egoitzan, eta bilera horretan informazioa jaso dute Euskadiko errealitate ekonomikoari eta Euskadiko lankidetza publiko-pribatuko ereduari buruz.

 

Senegalek ia 15 milioi biztanle ditu, horietatik %50ek 18 urte baino gutxiago dituzte (%43k 15 urte baino gutxiago), eta Afrikako herrialde egonkorrenetako bat da. 1960az geroztik estatu kolpe militarrik jasan ez duen herrialde bakarra da, Cabo Verderekin batera. Gobernua lanean ari da bertako herritarren lan-eskua prestatu eta modernizatzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow