Euskadiko altzarien sektorea gure ehun arkitektorekin elkartuko da Mexikon

6 iraila, 2016
Logo del cluster Habic.

SPRI Mexikok eta Habic-ek antolatutako ekitaldiak irailak 20 eta 21ean izango dira. Habic-en asoziatutako 14 enpresek hartuko dute parte eta baita Mexikoko 100 preskriptore baina gehiagok ere.

 

Duela bost urtetatik Mexikoko preskriptore garrantzitsuenen artean izen-marka egin ahal izateko lanean dabil Habic. 2012. urtean eta baita 2015.ean ere misioak prestatu zituen herrialde honetara, eta 2013, 2014 eta 2016 urteetan 85 arkitekto mexikano ekarri zituen Euskadira. Ekintza hauetan 25 enpresa asoziatu baina gehiagok hartu dute parte. Ekintza mota hauek oso arrakastatsuak dira, merkatua irekitzeko eta kontratu gehiago lortzeko aukera bikaina baitira.

 

Irailak 20ean izango den ekitaldirako Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du Habic-ek, SPRI-k Mexikon duen bulegoari esker kudeatu baititu gonbidapenak. Lan-gosaria izango da lehenengo egunerako prestatutako ekintza, non 14 enpresen eta 70 preskriptore mexikanoen asistentzia bermatuta dagoen. Hacienda de los Morales-en Moreras gelan, Polanco auzoan, izango da bilera. Gosariaren inaugurazioa Ibon David Mendibelzua Madariagak egingo du, Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko ordezkariak.

 

Irailak 21erako, bestalde, afari-networking-a eta showcooking-a prestatuta daude, jatetxe euskalduna den Casa Biko-ko soziedadean. Showcooking-a pintxo euskaldunetan oinarrituko da, eta bertan 14 enpresekin batera 30 arkitekto mexikanok hartuko dute parte.

 

Arkitekto horietako askok marka euskaldunak ezagutzen dituzte jada, Habic-ek antolatutako zenbait ekitaldietan parte hartu dutelako dagoeneko. Misio honen parte diren 14 enpresak honakoak dira: B.lux, Daisalux, Dorlet, Eun, Euroseating, Gerodan, Lanik, Niessen, Ofita, Ondarreta, Prodema, Sellex, Sokoa, eta Treku.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow