RV Cooling Tech enpresak Coop konpainia suitzarraren produkzio fabrika berri bat ekipatuko du

29 April, 2016

6 ‘chiller’ Ecopack eta bi bero-punpa entregatuko ditu.

RV Cooling Tech, Euskal Talde Industrial batek 2012aren erdi inguruan sustatutako startup bat da. Talde horrek funts teknologiko bat erosi zuen, eta gero haren gainean garatzen hasi zen hozketa industrial eta aire girotuaren inguruko produktu gama gero eta handiagoa, betiere energia eraginkortasun, fidagarritasun eta ingurumenarekiko errespetu irizpideekin.  

Gaur egun, RV Cooling Tech oinarri teknologikoko enpresa bat da, nazioartean gero eta presentzia handiagoa duena eta bere burua sektoreko marka ezagunenen artean kokatzea bilatzen duena.

 

RV Cooling Tech enpresa espezializatuta dago hozketa industrialean eta amoniakoa darabilten belaunaldi berriko girotze sistemen fabrikazioan, eta kontratu berri bat lortu du bere ekipoekin parte hartzeko elikadura banaketaren sektoreko Coop konpainia suitzarraren azken proiektuan.

 

Enpresa suitzarrak 80.000 metro koadroko produkzio eremu berri bat eraiki nahi du Pratteln hirian. Produkzio zentro horretan ostatatuko dira Halba txokolate konpainiaren fabrikazio lineak, bestelako elikagaiak tratatzeko eta ontziratzeko beste zenbait zentrorekin batera. Proiektuaren helburua da sinergiak sortzea elaborazio prozesu desberdinen artean, eta eraikuntza, operazio eta logistika kostuak murriztea.

 

Proiektu horretan parte hartzeko, Bizkaiko Etxebarrin kokatutako RV Cooling Tech euskal enpresak 6 “chiller” Ecopack eta bi bero-punpa fabrikatu, hornitu eta martxan jarriko ditu. Enpresako zuzendaritzaren esanetan, “ekipo horiek amoniakoa erabiltzen dute hozgarri gisa, eta Coop enpresak bere proiekturako aukeratu ditu zeren bat baitatoz CO2 isuriak gutxitzeko eta bere fabrikek ingurumenean duten inpaktua murrizteko dituen planekin”. Etxebarriko konpainiak ezarriko dituen sei ‘chiller’ Ecopack aparatuek 6.000kW-ko potentzia frigorifikoa ematen dute eta bi tenperaturatan operatu dezakete ura 2 edo 6 gradutan emateko. Era berean, halako ekipoek duten diseinu bereziari esker, energia eraginkortasun handia lortzen da amoniako karga txiki batekin (COP>4).

 

Gorago aipatutako iturrien esanetan, amoniakoa erabiltzen duten bero-punpak RV Cooling Tech enpresak berak garatu ditu. Punpa horiek ahalmena dute 60 nahiz 50 gradutan berotutako 2.000kW ur bero emateko, Coop konpainiaren beharren arabera.

 

 

RV enpresaren ekipoek 6.000 kW-ko potentzia frigorifikoa eman dezakete
https://youtu.be/H9eXhC-pXVk

 

Info +: www.rvcoolingtech.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow