RPK-k Txinan eta Estatu Batuetan irekierak gauzatuta, nazioartean duen presentzia zabaltzeko asmoa dauka

5 apirila, 2017

RPK-k Gasteiz, Haro, Tarragona, Celaya (Mexiko) eta Puneko (India) bere bost fabriketan inbertsioak egiteko asmoa agertu du

Arabar kooperatibak, asiar herrialdean fabrika bat eraikitzea eta Detroit estatubatuar hirian bulego tekniko- komertzial bat irekitzea aurreikusita dauka

 

Automobilgintza sektorerako osagaien fabrikazioan espezializatutako RPK arabar kooperatibak, Txinan eta Estatu Batuetan bi proiektu berri gauzatuta, atzerrian duen presentzia areagotzea aurreikusi du.
Euskal enpresak Txinan fabrika bat eraikiko duela iragarri du, konpainiak atzerrian duen hirugarren fabrika eta Mexikon eta Indian dagoeneko dituenetara batuko duena. Makinerian, hasiera bateko 1,5 milioi euroko inbertsioa duen faktoria 2018 urteko lehen hiruhilekoan ekoizten has dadila aurreikusita dago.

 

Konpainiako iturriek Empresa XXI-eri azaldu diotenez, kooperatibak, estatubatuar merkatura bideratutako bigarren proiektu baten bitartez, nazioartean duen posizioa areagotuko du. RPK-k, 2017 urte bukaeran eta Detroit hirian bere bigarren bulego tekniko- komertziala ezarriko du, Alemanian 2015ean inauguratutakoarekin bat egingo duena.

 

Halaber, RPK-k ekitaldi honetan, Gasteiz, Haro, Tarragona, Celaya (Mexiko) eta Puneko (India) bere bost fabriketan inbertsioak egiteko asmoa agertu du. Operazio hauek, gaitasun- aplikazioa edo biltegiratzea eta logistika hobetzea aintzat hartuko dituzte.

 

Azken urteetan, Gasteizko egoitza nagusiak 250 enplegatu izan arte bere pertsonala handitu du, ingeniaritza eta I+G+b bitartekoak sustatzea bezalako erantsitako balio handiagoko programen industrializazioaren eskutik. Programa hauek, 2015 urtean Gasteizko bere egoitzan zentro teknologiko bat sortzeko aukera eskaini zuten.

 

Zentro berriak I+G proiektuak sortzen eta 4.0 Industria ardatz hartuta eta ikusmen artifizialarekin erlazionatutako soluzio berriak garatzera bideratutako Eusko Jaurlaritzaren eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) programetan aurkezteko plan desberdinak burutzen ari da.

Iturria: Empresa XXI

RPK kooperatibaren aurkezpen bideoa

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow