Prosertek, Latinoamerikako eta Karibeko merkatuari begira

13 January, 2016

Portuko ekipamenduak fabrikatzen dituen Prosertek euskal konpainiak nazioartean hedatzearen aldeko apustuari eutsi eta, aurten bertan, Kolonbian dituen bulegoetatik abiatuta, produktuak Latinoamerikako eta Karibeko zenbait merkatutan zabaltzeari ekingo dio.

Bizkaiko Santurtzi herrian finkatuta dagoen enpresa honek 2015ean abiatu zuen mundu osoko 20 herrialdetara iristea ahalbidetu dion nazioartekotze-prozesua, eta berrikitan, Bogotan aldean ere finkatu da, bertako bazkide baten laguntzaz.

Kolonbiako hiriburuan dituen instalazioen bidez, taldeak gertuko arreta eskaini nahi die inguruko herrialdeetako bezeroei, AEBetako Houston eskualdeko hidrokarburoen negoziotik Txileko merkaturaino.

Gainera, fabrikatzailea oraingo sareari eusteko laguntzaile bila dabil Mexikon, Kuban, Panaman, Brasilen, Kolonbian, Ekuadorren eta Perun.

Estrategia honi esker, konpainiak Latinoamerikako eta Karibeko fakturazioa bikoiztu nahi du hiru eta bost urte bitarteko epean.

Prosertek portuko ekipamenduetan espezializatuta dago, eta produktu manufakturaktuak diseinatu, ekoitzi, probatu, garraiatu eta instalatzeaz arduratzen diren 70 langile ditu.

Era berean, ihes azkarreko kakoak, atrakatzeko defentsak, mutiloiak, zaldain autopropultsatuak, bidaiarientzako sarbideko zaldainak, atrakatzeko laguntza-sistemak, itsas-garabiak eta garabi-besoak bezalako salgaien kasuan, aholkularitza eta salmenta ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Iturria: Estrategia Empresarial

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow