Euskadiren produktibitate-maila Espainiako batez bestekoa baino %26 handiagoa da

2 abendua, 2016
spri-conocimiento-BBVA

BBVA  Fundazioak eta Ivie-k eginiko txosten baten arabera, Euskadik produktibitate-maila handia dauka, Espainiako batez bestekoa baino %26 handiagoa. Azterlanak orobat aipatzen ditu zeintzuk diren Euskadiren I+G+B-ko sistemak lan-merkatuan dituen ondorio ekonomikoak: manufaktura sektoreetako enpleguaren %46 teknologia-maila handiko eta ertain-handiko jardueretan garatzen da, eta zerbitzuetako enpleguaren %47 -administrazio publikoak kontuan hartu gabe- ezagutzan intentsiboak diren sektoreetan. Bestalde, enpresa arloko berrikuntzen inpaktua oso handia da, negozio zifraren %27 euskal enpresen produktu berrietatik edo hobetuetatik datorrelako.

Hala, txostenak dio Euskadi erreferente bat dela ezagutzaren ekonomiaren erabileran, lehen postuetan kokatu baita Estatuko autonomia erkidegoen artean, Nafarroa eta Madrilekin batera. Txostenaren arabera, ezagutzarekin lotutako balore eta teknologietan inbertitzea eta horiek babestu eta bultzatzea funtsezkoa da eskualdeen hazkunderako, zuzeneko eragina duelako euren lehiakortasunean, eta produktibitatea hobetzen eta enplegua sortzen duelako. Hala, ezagutzaren ekonomian gehien oinarritzen diren komunitateen biztanleko errenta Espainiakoa baino %36 handiagoa da.

Ezagutzaren eta lehiakortasunaren arteko harremana kuantifikatzeko, hiru faktore aztertu dira: lehena, informazio eta komunikazio teknologien erabilera eta inplementazioa; bigarrena, teknologia horiek giza kapitalaren prestakuntzarekin, kualifikazioarekin eta gaitasunekin duten harremana; eta hirugarrena, I+G-n eginiko ahalegina.

 presentación ppt (fuente: Fundación BBVA – IVIE)

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow