Pixel Sistemas enpresa hazten ari da espezializazioari eta dibertsifikazioari esker

20 April, 2017

2016aren ekitaldiaren amaieran Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatutako Pixel Sistemas enpresaren negozio zifra %26 handiagoa zen, sektore oso desberdinetako 1.000 bezero inguruz osatutako zorroari esker. Pixel Sistemas enpresak software industrialeko eta fabrikazio gehigarriko konponbideak eskaintzen dizkie bezero horiei, aurrera egin dezaten 4.0 Industriaren bidean.

 

1998an sortua, Siemens konpainiaren software industrialaren banatzailea da Espainiarako, eta aitortza ugari jaso ditu bigarren horren eskutik, bai egindako ezarpenen bolumenagatik eta bai eskaintzen duen kalitateagatik. Bere jardueraren %70 Euskadin zentratuta dago, eta gainerako %30a Espainian. Bestalde, bere espezialitatekoak diren teknologiei buruzko prestakuntza ematen die Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleei.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow