Harpidetu zaitez gure newsletter-ak jasotzeko
Ezagutu euskal industria berriari buruzko albisteak, laguntzak eta ekitaldiak
Hemen kontatuko dizuguKarton-Pak konpainiak kartoia mozteko makina bat erosi dio euskal enpresari ekoizpena hobetu eta handitzeko
Kartoizko bilgarri solidoak fabrikatzen dituen Karton-Pak konpainia poloniarrak Pasaban enpresa gipuzkoarrak garatutako kartoia mozteko ebakigailu bat erosi du, inprimaketa eta packaging arloko ekoizpena handitzen eta hobetzen jarraitzeko helburuari jarraiki.
Kostuak murriztu, kartoiaren ebakiduraren kalitatea kontrolatu eta bezeroei entrega-epe laburragoak eskaintzen lagunduko duen malgutasuna hobetzeko asmoz, Karton-Pak enpresak materiala bere instalazioetan moztea erabaki du, eta horretarako, automatismo-maila handia duen makina moldagarri baten laguntza behar du.
Euskal konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, KB 1600 modeloko ebakigailuak 300 metro minutuko abiaduran lan egiten du eta inongo arazorik gabe egokitzen da enpresa poloniarraren kartoizko bilgarri tolesgarriak (FBB) eta kartoizko bilgarri solidoak (SBB) ekoizteko eskakizunetara.
Makina Karton-Pak konpainiaren ekoizpenera egokitzeko, garraiatzaile batzuk gaineratu zaizkio ebakigailuari metaren irteeran, offset inprimaketa-makinarekin lerrokatuta. Honela, ebakitako materiala inprimagailura joaten da automatikoki, eskuz manipulatu beharrik gabe.
Oharrak gaineratu duenez, proiektu hau, Pasabanek bezeroen eskakizunetara egokitutako pertsonalizazio-maila handiko eta kalitate bermatuko lanak egitearen alde egin duen apustuari atxikita dago.
Pasaban enpresaren aurkezpen bideoa