Pasaban enpresa bere merkataritza- eta manufaktura-egitura eraldatzen ari da

8 May, 2017

Pasabaneko arduradunak.

Papergintzarako ekipo ondasunak fabrikatzen dituen Pasaban euskal enpresa bete-betean murgildu da bere merkataritza- eta manufaktura-egitura osoa eraldatzeko prozesuan. Empresa XXI aldizkariak jakinarazi duenez, zabaldu egingo du Tolosan duen fabrika, eta FS, Mondi edota Torrespapel enpresentzako proiektuak dauzka eskaera-zorroan.

Gainera, Daio Paper konpainia japoniarrak ebakigailu oso konplexu bat enkargatu dio, 10 desbobinatze dauzkana, eta Poloniako Bankuak euroak inprimatzeko linea oso bat eskatu dio.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow