Oronak Norvegian duen presentzia indartu du

18 January, 2017

Euskal konpainiak herrialde eskandinaviarreko sarea handitu du Scan Heis enpresaren erosketaz

 

Igogailu eta jasotze-sistemetan diharduen Orona fabrikatzaile gipuzkoarrak nazioarteko merkatuen aldeko apustua indartu du, sektore berean lan egiten duen Norvegiako Bergen hiriko Scan Heis konpainiaren erosketaz.

 

Eragiketa honi esker, Hernaniko konpainiak Norvegian duen sare komertziala handitu ahal izango du, bertan 8 bulego eta ehun profesional inguru baititu dagoeneko. Ohar baten arabera, konpainiak herrialde eskandinaviar horretan 21 milioi euroko fakturazioa egitea aurreikusi du.

 

Scan Heis-en orain arteko jabe eta konpainiaren gaur egungo zuzendari Atle Helland-ek adierazi duenez, Oronako kide izateak “kalitateko zerbitzu eta produktuak” bultzatzea ahalbidetuko dio enpresa norvegiarrari, “berezoenganako orientazioari” eutsiz.

 

Euskal enpresak balorazio positiboa egin du eragiketa honetaz, eta ziur azaldu da, Scan Heis-en erosketak Norvegiako bezeroei zerbitzu lehiakorra eta kalitatezkoa eskaintzeko gaitasuna indartuko diola.

 

Erosketa honen aurretik, Oronak Heis 1 Group enpresa norvegiarra erosi zuen 2016aren hasieran. Gainera, fabrikatzaile gipuzkoarrak hainbat erosketa egin zituen iaz Frantzian, Portugalen eta Polonian, konpainia Europan zehar gauzatzen ari den hedapen-plan trinkoari atxikita.

 

 

Oronaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow