Orona banatzaileekin elkartu da nazioarteko estrategia indartzeko

20 October, 2016

Euskal konpainiak banatzaile-sarearekiko lotura komertzialak estutzea xede duen jardunaldia egin du

 

Ehun bat herrialdetara iristen den nazioarteko presentzia ezinago zabalaz, igogailuak eta jasotze-sistemak fabrikatzen dituen Orona enpresa gipuzkoarrak banatzaileekin elkartu da, proiektu eta zerbitzu berriak aurkeztu eta gaurgeroko berrikuntza eta ikerketa eredua azaltzeko.

 

Aste honetan egindako topaketa horretaz baliatuta, Hernaniko enpresak etorkizuneko proiektu nagusiak ere aurreratu zituen, konpainiak zabaldutako ohar baten arabera.

 

Bileran, 19 herrialdetako banatzaileek parte hartu zuten. Konpainia herrialde horietan guztietan finkatuta dago, baina horrez gain, zerbitzu integralak eskaintzen dituen filialen sare propio bat dauka.

 

Antonio Pérez Oronako industria-zuzendariak ziurtatu duenez, parte-hartze zabal horrek “oso-osorik islatzen du enpresaren esportazio arloko jarduna, eta Aurrera daraman nazioartekotze gero eta handiagoa”.

 

Joan den udan, konpainiak Portugalen eta Polonian bi enpresa erosi zituela iragarri zuen, europar merkatuan duen presentzia indartzeko asmoz. Eragiketa horien aurretik, beste hiru erosketa egin zituen Frantzian eta Norvegian, urteko lehen seihilekoan.

 

 

Orona-ren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow