Orona Europan indartsu

28 July, 2016

Euskal konpainiak bi enpresa eskuratu ditu Polonia eta Portugalen

 

Igogailu eta goratze sistemen Orona enpresak Portugaleko eta Poloniako bi konpainia eskuratu dituela iragarri du. Eragiketa hauekin, bost dira dagoeneko, gipuzkoar fabrikatzaileak Europan aurten eskuratu dituen enpresak.

 

Zehatz mehatz, Hernanin egoitza duen enpresak Poloniako Krakdzwig enpresaren erabateko eskuratzea itxi du. Azken talde honek, igogailuen sektoreko merkatu-kota nabaria du Krakovian. 1996an sortutako konpainia honek, orain dela zenbait urte, enpresa-harreman estua mantentzen zuen Oronarekin, 2002an partner bihurtu eta euskal enpresaren banatzaile Polonian bilakatu arte.

 

Beste operazio batean, Oronak akordioa lotu du, Portugaleko Estrela Elevadores enpresa berriki eskuratzeko. Leiria eskualdean kokatutako eta 1992an sortutako konpainia, Oporto eta Lisboaren arteko bide erdian aurkitzen da.

 

“Eragiketa hauek, Europako merkatu nagusietan gure kokatzea areagotzen lagunduko digute eta sektorean, bai  Krakdzwig, bai Estrelak duten expertise-ak onurak ekarriko dizkigu” adierazi du Oronako zuzendari nagusi Xabier Mutuberriak, komunikatu baten arabera.

 

Poloniako eta Portugaleko eragiketak, Oronak urteko lehen sei-hilabetean zehar burututako erosketei gehitzen zaizkie. Denbora tarte horretan, Frantziako bi konpainia eta Norvegiako bat erdietsi zituen, Europan mantentzen duen tokia indartzeko asmoz.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow