Namibiak beren inbertsio proiektuetan parte hartzeko gonbita luzatu die euskal enpresei “International Investment Conference” ekitaldian

9 March, 2016

 

Namibiako Gobernuko Industria, Merkataritza eta ETEen Garapen Ministerioak gonbidapena luzatu die (SPRIren bitartez) euskal enpresei International Investment Conference ekitaldian parte hartzeko. Ekitaldi hori maiatzaren 12an eta 13an izango da Windhoek hirian, eta bertaratuek aukera izango dute Namibiak hainbat sektoretan (hala nola, energian, nekazaritzan, etxebizitzan, turismoan fabrikazioan, azpiegituren garapenean) eskaintzen dituen inbertsio aukerak ezagutzeko.

 

Konferentzia horretarako Namibiak bazkide kolaboratzaile gailentzat hartu du Euskadi, eta SPRIren bitartez egin du aukeraketa hori, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko Enpresa Agentziak Hegoafrikan duen bulegoaren bidez lantzen dituen harremanei esker.

 

Namibiako Gobernuko Industria, Merkataritza eta ETEen Garapen Ministerioak antolatu du konferentzia herrialdeko eragile nagusien laguntzarekin. Windhoek hirian egingo da, helburutzat harturik Namibia inbertsiorako lehentasunezko jomuga gisa saltzea eta sektore ekonomiko garrantzitsuenetan (Energia, Nekazaritza, Etxebizitza, Turismoa, Fabrikazioa eta Azpiegituren Garapena) garatzen ari diren inbertsio proiektuak aurkeztea.

 

Hala, “International Investment Conference” ekitaldiaren xedea da Namibiak eskaintzen dituen aukerak aurkeztea jarduera komertzialaren eta balio erantsiaren bitartez aberastasuna sortzeko potentzial handia duten eta inbertitzeko gaitasuna duten enpresei eta, batez ere, aurrez aukeratutako herrialde estrategikoetan (adibidez Espainian) goi-mailako erabakiak hartzen dituzten profil exekutiboei.

 

Ekitaldiari buruzko informazio gehiagorako, jarri harremanetan antolatzaileekin helbide honetan: invest@embassyofnamibia.fr

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow