Mundura Begira ekitaldian gertatu zen, Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren lehenengo topaketan.

13 apirila, 2016
mundura begira

Mundura Begira’ – Mirando al mundo Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoak antolatutako ekitaldia da, helburu hau duena: nazioartekotze-joerak, aukera gehien eta onenak ematen dituzten merkatuak, merkatu berrietara joateko arriskuak eta abar aurkeztea. Azken finean, NAZIOARTEKOTZEAZ hitz egitea.

‘Mundura Begira’ hausnarketa- eta ikasketa-plataforma bat da. Hartan, nazioartekotzearekin zerikusia duten enpresek eta erakundeek jakin dezakete mundua eta merkatuak nola aldatuko diren, eskualde geografiko bakoitzean nola jardun eta haietako oztopoak nola gainditu, eta nola hasi, garatu eta finkatu enpresen nazioartekotze-prozesuak.

 

 

Programa

Irekiera ofiziala, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela

Iñigo Urkullu Lehendakariak eman zion hasiera MUNDURA BEGIRA jardunaldiari, azpimarratuz Euskadik mundura begira jarri behar duela, nazioartekotze egitasmoa bultzatu, enpresen eta euskal erakundeen arteko lankidetza indartuz eta areagotuz.

Lehendakariaren esanetan “etorkizuneko ekonomia desberdina izango da eta etorkizun hori irabazi egin behar dugu; horretarako nazioarteko ekonomiaren joerak hobeto ezagutu eta ulertu behar ditugu.”

bideoa

Patrick Schwerdtfeger

Biharko ekonomia aurreikustea

Patrick Schwerdtfger, nazioarteko negozio-joeretan adituak ‘Biharko ekonomia aurreikustea’ izeneko hitzaldia eskaini zuen. Bere esanetan, joera ekonomikoak, orohar, bi arlotan batzen dira: bata demografiarena eta bestea teknologiarena. Schwerdtfgeren hitzetan “ikuspegi desberdin batetik aztertu behar da demografia, hain zuzen ere datu demografikoek aurreikuspenak egiteko duten balioaren ikuspuntutik.” Teknologiaz, berriz, bere ezaugarri esponentziala harrigarria dela azpimarratu zuen.

bideoa

Descargar presentación pdf.imagen spri flecha

Jaime Malet, Espainian Ameriketako Estatu Batuetako Merkataritza Ganbararen presidenteak

Competir e invertir en EE.UU.

Jaime Malet, Espainian Ameriketako Estatu Batuetako Merkataritza Ganbararen presidenteak, AEB munduko merkaturik garrantzitsuena, nahitaezko merkatua dela azpimarratuz ekin zion bere hitzaldiari. Espainia eta AEBren arteko merkataritza eta atzerriko inbertsioaren egungo egoera, euskal enpresentzat AEB helburu pribilegiatua izateko dauden arrazoiak eta merkatu hark dituen zailtasunetan oinarritu zen Maleten txostena eta AEBn inbertitzeko aholku batzuk ere eskaini zituen.

bideoa

Walther von Plettenberg. Alemaniako Merkataritza Ganberaren Espainiako Zuzendaritza Batzordeko zuzendari kudeatzailea eta kidea

Alemania: Esportazioen norakoa eta inbertsio-lekua

Bere mintzaldiaren oinarrian, Alemaniak atzerriko enpresei eskaintzen diena bertan inbertitzeko, 10 arrazoitan laburtuta: lehen mailako ekonomia, jokalari globala, produktibitate altua, langile bikainak, berrikuntza-indarra, goi-mailako azpiegiturak, pizgarri erakargarriak, zerga sistema lehiakorra, inguru segurua eta bizi-kalitatea.

bideoa

Descargar presentación pdf.imagen spri flecha

Amaia Ferro. Gipuzkoako Ganberako Industria Garapen eta Nazioartekotzeko zuzendariak

Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoak eskaintzen dituen zerbitzuen gida aurkezpena

“Euskal Enpresak Nazioartekotzeko Gida” aurkeztu zuen Amaia Ferro, Gipuzkoako Ganberako Industria Garapen eta Nazioartekotzeko zuzendariak Mundura Begira jardunaldian. Basque Consortium partzuergoa osatzen duten zazpi erakundeek, nazioartekotze arloan eskaintzen dituzten programa, zerbitzu eta laguntzei buruzko informazioa enpresen eskura jartzea da, modu erraz baten. Ferrok azaldu zuen Gida lau ataletan egituratuta dagoela eta hauen bidez, administrazio publikoen web guneetara sartu ahal izango dala, baita laguntza-programak eskatzeko inprimakira ere.

bideoa

Euskal enpresak nazioartekotzeko gida interaktiboa

François Conradie, NKC African Economics and Oxford Economics konpainiako ikerketa zuzendariak

Hegoafrika: Zer esanahi du politika ekonomikoak merkatuko eragileentzat?

François Conradie, NKC African Economics and Oxford Economics konpainiako ikerketa zuzendariak, Hegoafrikari buruzko hitzaldia eskaini zuen Mundura Begira ekitaldian, merkatuan jarduten duten operadoreentzat politika ekonomikoak duen esanahian oinarrituta. Une honetan Hegoafrikaren egoerak zaila badirudi ere, negozio aukera onak eskaintzen dituela azpimarratu zuen Conradiek, gauza garrantzitsu asko egiteko daudelako hain zuzen ere. Euskal enpresek batez ere bioteknologia, energia eraginkortasuna, ekonomia berdea, etxebizitza eta garraio arloetan dituzte aukerak.

bideoa

Descargar presentación pdf.imagen spri flecha

Françoise Conradie, NKC African Economics, An Oxford Economics Company enpresako ikerketa-zuzendaria

Hegoafrika:Mahai-ingurua

Mundura Begira jardunaldiaren baitan, Joseba Barandiararek gidatutako mahai inguruan Françoise Conradik hartu zuen parte. Hegoafrikako egoera politikoaz mintzatu zen, aurten udal hauteskundeak izango dituztela eta, baita negozio aukerei buruz ere, zerbait saltzeko duten enpresentzat Hegoafrika “hub” edo ardatz bat dela azpimarratuz.

bideoa

Enrique Manzanares – Espainiako Merkataritza Ganberaren Hegoafrikako fundatzailea eta kidea. DELIMARA Pty. Ltd. erakundeko zuzendaria. Hegoafrikako inbertsio-funtsen aholkularia

Hegoafrika: Mahai-ingurua

Enrique Manzanares, Hegoafrikako Merkataritza ganbara espainiarraren sortzaile eta kideak, Joseba Barandiaranek gidatutako mahai inguruan hartu zuen parte, azpimarratuz hau dela Hegoafrikan egoteko une egokia. Honekin batera, Manzanaresen esanetan, euskal enpresariek kontutan hartu behar dutena hau da: euskal eskaintza teknologiko esportatzailearen eta herrialde hark dituen beharren arteko osagarritasuna.

bideoa

Jose Ramón Andrieu – Iberdrola. Business Development Hegoafrika

Hegoafrika: Mahai-ingurua

Jose Ramon Andrieu, Iberdrola – Hegoafrikako Negozio Garapeneko ordezkariak, Hegoafrikari buruzko mahai inguruan hartu zuen parte, herrialde hartan izan duten eskarmentuaz hitz egiteko. Andrieuren esanetan Hegoafrikak aukera asko eskaintzen dizkie enpresei, hazkunde handia izango baitu, ezinbestean. “Hegoafrikako enpresak edota bertan kokatutakoak mendebaldetar bihurtutako enpresak dira, euren prozedurak gure prozeduren antzekoak dira, beraz ez digu beldurrik eman behar herrialde hartara hurbiltzeak”

bideoa

Carlos Malamud – Elcano Institutuko Latinoamerikarako ikertzaile nagusia

Mexikoko keyspeakerra

Carlos Malamud, Elcano Institutuko ikertzaileak Mexikori buruz hitz egin zuen Mundura Begira jardunaldian, bere arrisku eta aukerei buruz hain zuzen ere. Mexikoren berezitasun aipagarrienetakoa bi ozeano izatea dela esan zuen eta honi esker kontinente guztiekin komunikazio bikainak dituela azpimarratu. Mexikoren datu demografiko eta ekonomikoekin batera, Malamudek Mexiko eta Amerikako Estatu Batuen arteko harremanak duen garrantzia aipatu zuen “ezinbestekoa da Mexikok AEBrekin duen harremana kontutan hartzea, Mexiko AEBrako sarbide bezala ulertzeko”.

bideoa

Mahai-ingurua arestian aipatutako merkatuetan esperientzia duten euskal enpresekin

Elay Taldea – TXINA: Santi Agirregoikoa, zuzendari nagusia

Santi Agirregoikoa, Elay Taldeko zuzendari nagusiak, Txinako esperientzia azaldu zuen. 2010-11 urte bitartean, bezero batek bultzatuta, Txinan ezartzea erabaki ondoren, 2013an inauguratu zuen lantegia Txinan Elay Taldeak.

bideoa

Lantek – ALEMANIA: Alberto Martínez, zuzendari nagusia

Alberto Martinez, Lantek konpainiako zuzendari nagusiak Alemanian duten ezarpenaz hitz egin zuen, aurten 20 urte beteko dituen ezarpenaz hain zuzen ere. Martinezen esanetan Alemanian ezarrita egoteak beste herrialde batzuetara sarrera erraztu die, hala nola Polonia edota Txekia.

bideoa

BTI – EEBB: Eduardo Anitua, zuzendari nagusia

BTI bioteknologia konpainiako zuzendari nagusi den Eduardo Anituak esan zuen Ameriketako Estatu Batuetako merkatuan sartzea oso zaila dela, baina behin sartuta munduko beste merkatu batzuetako ateak irekitzen dituela, munduan kokatzen zaituela alegia. Bioteknologia sektorean AEBn ez bazaude, inon ez zaudela ziurtatu zuen Anituak.

bideoa

Batz Energy – HEGOAFRIKA: Aitor Lekue, zuzendari kudeatzailea

Mundura Begira jardunaldian aztertutako herrialdeetan euskal enpresek izandako eskarmentuei buruzko mahai ingurua egin zen arratsaldean, Joseba Barandiaran ekonomilariak gidatuta. Aitor Lekue, Batz Energy konpainiako zuzendari kudeatzaileak, Hegoafrikan izandako esperientziaz hitz egin zuen. 2013.urtean herrialde hartan filial bat eratzea erabaki zuten, euren bezeroen proiektu baten lan egiteko, baina bertan jarraitzeko asmoarekin, Hegoafrikak duen energia berriztagarriei buruzko plan handia kontutan hartuz, beste proiektu batzuetan parte hartzeko aukerak daudelako.

bideoa

Elur – MEXIKO: Bittor Fernández, zuzendari kudeatzailea

Mundura Begira jardunaldian aztertutako herrialdeetan euskal enpresek izandako eskarmentuei buruzko mahai ingurua egin zen arratsaldean, Joseba Barandiaran ekonomilariak gidatuta. Bittor Fernandez, Elur konpainiako zuzendari kudeatzailea Mexikori buruz aritu zen, bere konpainiak herrialde hartan ezartzeko izan zituen arrazoiak oinarritzat hartuz: ehun milioitik gorako biztanle kopurua izanik, barne eskaera handia du, bere kokapen geografikoa oso erakargarria da eta hazteko ahalmen handia du, sektore guztietan. Honengatik, Mexikok negozio aukera bikainak eskaintzen ditu.

bideoa

Adituen eta euskal enpreseen ondorioak

Mundura Begira jardunaldiari amaiera emateko, egunean zehar egindako hitzaldi desberdinetan parte hartu zuten adituak elkarrekin aritu ziren publikoaren galderei erantzun eta ondorioak ateratzeko. Patrick Schwerdtfeger, Jaime Malet, Walther von Plettenberg, François Conradie, Carlos Malamud, Santi Agirregoikoa, Alberto Martinez, Eduardo Anitua, Aitor Lekue eta Bittor Fernandez izan ziren mahai inguruan, Joseba Barandiaran moderatzailearen gidaritzapean. Gai desberdinak jorratu ziren azken jardun horretan: enpresek nazioartekotzeko erabakiak nola eta zergatik hartzen dituzten, SPRIk enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak euren nazioartekotze prozesuetan laguntzeko, enpresei ematen zaizkien laguntza eta babesak hobetzeko iradokizunak, euskal enpresen markak munduan ezagunak ote diren, protekzionismoa edota euskal enpresen batez besteko tamaina egokia ote den mundura zabaltzeko.

bideoa

Pilar Kaltzada

Ondorioak eta amaiera

bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow