Munduan zer gertatzen den. ESLOBAKIA eta Txekiar Errepublika 2015ko abustuak

8 September, 2015

TXEKIA – hazkundea

2015eko 2. hiruhilekoan Txekiar Errepublikaren BPG-k %4,4ko hazkundea izan du aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, hau da, EBko portzentaje handiena. Hazkunde horren arrazoi garrantzitsuenetako bat da industria-sare indartsua duela, zeinaren oinarri baita makina erremintaren, elektroteknikaren, ekipo ondasunen, automozioaren, aeronautikaren eta bestelako sektoreen ekoizpena. Txekia EBko herrialde industrializatuenetako bat da, industriak bere BPGaren %38 ordezkatzen baitu (industria eraldatzaileak, eraikuntza kanpo dela, BPGaren %25 hartzen du), Europako batez bestekoa %15ekoa den bitartean. Horrez gain, finantza sektore oso egonkorra du, eta horri esker gainditu ahal izan du krisia. Txekiako industriak %8,1eko urte arteko hazkundea izan du eta duela gutxi atzerriko inbertsio handiak jaso ditu, baina ez bakarrik automozioaren sektorekoak. Hazkunde horren beste arrazoietako bat barne eskaeraren gorakada izan da. Bere egonkortasunaren adierazle bezala aipatzekoa da errendimendu negatibodun Estatuko obligazioak saldu dituela. Hau da, Alemania, Suitza edo Suedia bezalako herrialdeen multzoan sartu da, eta inbertsiogileek ordaindu egiten diote bere obligazioak erosteko. Horrez gain, azpimarratzekoa da txanpon indartsua duela eta kontuan hartu beharreko beste hainbat adierazle ere bai: %6,3ko langabezia tasa, %42,6ko zor publikoa edo %0,5eko inflazioa.


ESLOVAKIA, Jaguar Land Rover ezartzeko aurre-akordioa

Jaguar Land Rover (JLR) enpresak aurre-akordio bat sinatu du Eslovakiako gobernuarekin Eslovakian produkzio fabrika bat eraiki ahal izateko. JLR taldeak hainbat arrazoi izan ditu Eslovakia aukeratzeko: hornitzaileen sare garrantzitsua, azpiegitura onak, eta bertako sektoreek luxuzko auto marken fabrikazioan duten esperientzia. VOLKSWAGEN Bratislava enpresak fabrikatzen du VW Tuareg, Audi Q7 edo Porsche Cayenne autoen karrozeria. Datu garrantzitsu bezala, kontuan hartu behar da Eslovakia euroguneko kide dela 2009az geroztik. JLR taldeak beste hainbat jomuga potentzial ere aztertu zituen, besteak beste Mexiko, AEBak edo Turkia. Aurreikusitako inbertsioa 1.500 milioi eurokoa izango da eta zuzeneko 6.000 enplegu sortuko dira guztira. Hornitzaileen artean sortuko den zeharkako lanpostu kopurua ere 6.000 ingurukoa izango da. Aurreikuspenen arabera, fabrikak 300.000 auto ekoizteko gaitasuna izango du. Une honetan Eslovakiak milioi 1 auto ekoizten ditu urtean, hala, lehen postuan dago per capita auto produkzioan, eta mugakide duen Txekia berriz bigarrenean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow