Munduan gertatutakoak. Urtarrileko bigarren astea

15 January, 2016

Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena

Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri

Mexiko DFn 20 milioi lagunetik gora dabiltza egunero kutsadura-txapel trinko baten azpian. Horregatik, garraio alternatibak bilatzea ez da aukera bat, baizik eta premia bat.

Gauzak horrela, aliantza bat sortu da Mexikoko Copemsa enpresa-taldearen (hiriko mugikortasun sostengarriko proiektuak egiten ditu, eta 180.000tik gora aparkaleku kudeatzen ditu, nagusiki hiriburuan) eta Euskadiko Dynamik Technological Alliance taldearen artean. Aliantza horren bidez, ehun auto inguru aterako dituzte Mexiko DFko kaleetara,  barne-konbustiokoak izan arren elektrizitatearekin funtzionatzeko aldatu dituztenak. Gainera, garraio garbiko sare horrek Copemsa-ren aparkalekuak erabiliko ditu base bezala.

Dynamik Technological Alliance taldeko zuzendari Pedro Mari Olaetak adierazi duenez, zentro tekniko bat ezarriko dute Zornotzan, eta bertara ekarriko dituzte berrikuntzan puntakoak diren herrialdeetara emigratu duten euskal ingeniariak. Instalazio horren helburu nagusia izango da diesel motor aldatua aurrera ateratzea, eta aldi berean, Mexikon fabrikatuko den ibilgailu elektrikoa garatu, baliozkotu eta probatzea. “Euskadiko ingeniaritzan prezioaren eraginkortasunari ematen zaio garrantzia, baina guk konponbide teknikoak eskaini nahi ditugu, eta bertako talentua ekarri dugu, alegia Ingalaterrara edo Alemaniara emigratu zuena”, esan du Olaetak.

Taldeak espero du ibilgailu aldatuek Mexikon barrena zirkulatuko dutela 2017an, joan den azaroan lankidetza-hitzarmen bat sinatu ondoren Jorge Martínez Ramosekin, talde mexikarreko presidentearekin. Hitzarmen horren bidez, Mexiko DFn auto elektrikoa ezartzeaz gain, Copemsa enpresaren jarduera nazioartekotuko dute, Europan kokatuko direlako. Esan bezala, taldearen asmoa da urtebete eskasean diesel auto aldatuak Barruti Federalean barrena zirkularaztea, eta urtebete geroago, baliteke fabrika bat irekitzea Atlantikoaz beste aldean, halako ibilgailuak marka mexikarrarekin merkaturatu ahal izateko.

Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena

Munduko auto merkatu handienen artean Indian hazi zen azkarren auto-salmenta 2015eko lehen 11 hilabeteetan. Zehazki, hazkundea %7,62koa izan zen. Hazkunde hori -bosgarren kokatu duena India bolumenaren rankinean- bi arrazoi hauengatik gertatu da nagusiki: Txinako ibilgailu erosketen dezazelerazioagatik eta Japonia eta AEBetako gainbeheragatik.

Hala, Indiak Brasil gainditu du, zeinak murrizketa handia jasan baitu salmentetan. Bolumenari dagokionez, Txina da munduko auto merkatu handiena.

Indiako hazkunde horren atzean hainbat arrazoi daude, besteak beste, hirietako sentimendu positiboa, ekonomiaren hazkunde graduala, eta datozen hiruhilekoetan ere ekonomiak hoberantz egingo duen itxaropena.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow