Munduan gertatutakoak. Urriako lehenengo astea

3 urria, 2016
spri_lo_que_pasa_por_el_mundo_800

 

CIE Automotive taldeak enpresa bat erosi du Indian 178 milioiren truke eta Sener México-k gasoduktuak egiteko bi kontratu sinatu ditu

 

CIE Automotive taldeak enpresa bat erosi du Indian 178 milioiren truke

CIE Automotive euskal taldeak Asian duen presentzia indartu du Mahinda-rekin sinatu duen aliantzaren ondoren, eta motozikletentzako osagarrien sektorerantz dibertsifikatu da.

 

CIE Automotive automoziorako osagarrien taldeak Bill Forge enpresa indiarraren %100a erosi du 178 milioi euroren truke. Bill Forge-k forjako piezak fabrikatzen ditu auto eta motozikletentzat.

 

Sener México-k gasoduktuak egiteko bi kontratu sinatu ditu

Sener ingeniaritza- eta teknologia-taldeak bi kontratu sinatu ditu Fermaca enpresarekin, zeinak Elektrizitate Batzorde Federalaren “La Laguna- Aguascalientes” eta “Villa de Reyes-Aguascalientes-Guadalajara” gasoduktuen lizitazioak irabazi baititu. Kontratu horien bidez bi konpresio-estazioren ingeniaritza-, prokura- eta eraikuntza-lanez (EPC ingelesezko sigletan) arduratuko da.

 

60 milioi dolar amerikar inguruko bi  kontratu horiek gauzatzeko, 350.000 ordu eskaini beharko zaizkie ingeniaritzari, eta Project Management Team (PMT), Construction Management Team (PMT), eta martxan-jartze lanei. Sener enpresak 18 hilabetean sartuko ditu ordu horiek, Mexikon duen bulegoko 400dik gora profesionalez osatutako diziplina anitzeko taldeari esker.

 

Kontratu horien eta Frontera eta Ramones hirietako konpresio-estazioen bidez, Sener enpresak bere esperientzia handituko du Mexikon “Oil& Gas EPC” proiektuen arloan. Bestalde, konpainiak  zehaztasunezko hainbat ingeniaritza-lan egin ditu gasoduktuetarako, gas naturala garraiatu eta biltegiratzeko sistema nazional integratua zabaltzeko 2015-2019 bosturteko planaren barruan.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow