Munduan gertatutakoak. Urriako hirugarren astea.

21 October, 2016

 

Opel enpresaren ametsezko fabrika Alemanian eta Indiak energia hidraulikoa eta eolikoa bultzatuko ditu

 

 Opel enpresaren ametsezko fabrika Alemanian eta 

Opel enpresak garapen zentro berri bat inauguratu du Rüsselheim hirian, Alemanian, eta bertan kokatuko ditu Alemaniako bere bulego zentral berriak. Karl-Thomas Neumann-ek, Opel enpresako zuzendari nagusiak, fabrikaren irekiera hitzaldian esan zuen datozen urteetan modelo berriak merkaturatzeko asmoa dutela.

 

Opel alemania inauguración oficinas centralesGeneral Motors enpresak 210 milioi euroko inbertsioa egin du garapen zentro berrian, azken 14 urteetako inbertsio handiena. Bi urtetan, 7 solairutan banatutako 36.000 metro koadroraino handituko da eraikina.

 

 

Indiak energia hidraulikoa eta eolikoa bultzatuko ditu
Indiako Ikatz eta Energia ministro Goyal Piyush-ek adierazi duenez, Indiako gobernuak energia berriztagarriak dibertsifikatu nahi ditu. Eguzki energian eginiko ahaleginaren ondoren, energia hidraulikoa eta eolikoa bultzatzea erabaki du.

 

2030. urterako Indiak 850 GW inguru eskuratu nahi ditu ikatzetik eta energia berriztagarrietatik.  Gobernuaren asmoa da metatutako energia elektrikoaren %40 energia berriztagarrien instalatutako gaitasunaren bidez lortzea (350 GW). Baina, orduan ere, ikatzak garrantzi handia izaten jarraituko luke Indiaren saski energetikoan.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow