Munduan gertatutakoak. Martxoko bigarren astea

11 March, 2016

 

AEBetako ekonomiak 242.000 lanpostu sortu ditu otsailean, eta Airbus enpresak 400 eserlekuko modelo berri bat sortu nahi du

 

AEBetako ekonomiak 242.000 lanpostu sortu ditu otsailean
Estatu Batuetako ekonomiak 242.000 lanpostu sortu zituen otsailean, merkatuak espero zituen 195.000ak baino askoz gehiago. Bestalde, langabezia-tasak %4,9koa izaten jarraitzen du. Orduko batez besteko soldata, halere, %0,1 jaitsi da, 23,35 dolarreraino.

Baina soldaten urte arteko tasak %2,2ko igoera izan du. Otsailean, lan indarraren (lanerako adinean dauden estatubatuarren eta lanpostu bat duten edo gutxienez lanpostu bila dabiltzan estatubatuarren proportzioa) parte-hartze tasa %62,9raino igo zen, maiatzetik izan duen mailarik altueneraino. Aipatzekoa da, gainera, milioi bat lagun baino gehiago sartu zirela lan indarraren zakuan. Jendeak astean egiten duen lan-ordu kopurua %0,2 jaitsi zen, 34,4 ordutara hain zuzen.

 

Airbus enpresak 400 eserlekuko modelo berri bat sortu nahi du

Boeing 777 hegazkinak 425 eserleku dauzka, Airbus enpresaren modelo handienak baino 50 gehiago. Hain zuzen, horixe aldatu nahi du Airbus konpainiak, asmoa baitu Boeing lehiakide estatubatuarrarekin lehiatzeko fuselaje zabaleko hegazkin berri batekin.

 

spri_internacionalizacion_airbus 2

Airbus baten montaketa.

 

Bezero handiek azaldu duten interesari jarraiki, une honetan Airbus aztertzen ari da komeni ote zaion irismen luzeko modelo berri bat ekoiztea, zeinak 400 lagunentzako gaitasuna izango baitu. Zehazki, Singapore Airlines eta British Airways konpainien feedback-a jaso nahi du. Momentuz,  A350-8000 izena eman diote aireontziari. Hala ere, azken erabakia hartu gabe dago.

 

Ibilgailuen salmenta %13,6 hazi da otsailean Mexikon

Ibilgailuen salmentak ehuneko 13,6 hazi ziren otsailean Mexikon, non 109.624 unitate merkaturatu baitziren (2015ean 94.499 izan ziren).

Mexicana de la Industria Automotriz (AMIA) eta Mexicana de Distribuidores de Automotores  (AMDA) elkarteek egin duten txostenaren arabera, 2016ko lehen bihilekoan %14,5ko hazkundea erregistratu da 2015eko aldi berarekin konparatuta.

Organismo biek zehaztu dute posible dela ezagutzera eman dituzten zifra horiek aldatzea, Suzuki enpresak ez baitauka informaziorik otsaileko salmentei buruz.
Txostenak dio aurtengo urtarriletik otsailera Nissan enpresak lidergoari eutsi diola merkatuko parte-hartzeari dagokionez (%25,8); Volkswagen Taldea du atzetik (%16,8), eta ondoren, General Motors (%16,2), FCA México (%6,9), Honda (%6,6) eta Toyota (%6,4).

 

Dieselaren eskandaluak kalteak eragin dizkie Volkswagen Taldeko bezeroei 

Epaileen iritziz, akats bat izan zen Volkswagenen diesela manipulatzea, baina horrek ez du esan nahi  derrigorrez aplikatu behar denik dirua itzultzeko politika bat. Honelaxe arrazoitu du bere erabakia Bochum-eko epaimahaiak: Volkswagenek ez du derrigorrik diesel auto akastunak erosteko, softwarearen arazoak denbora gutxian eta diru gutxiren truke desagerraraz daitezkeelako motorretik. Zehazki, softwarea eguneratzeak 100 €ko kostua luke, eta autoa erosteak, berriz, 35.000 €-koa.

 

spri_internacionalizacion_china volkwagen

Volkswagen Tiguan modeloa Txinako tailer batean.

 

Dena den, egiaren erdia bakarrik da hori, egoera hau kaltegarri izan baita ez bakarrik Volkswagen Taldearentzat, baina baita ere autoaren irudiarentzat. Bezero batek ibilgailu berri bat erosten duenean ez du bakarrik ebaluatzen erosten duena, horrekin batera, baita ere kontuan hartzen du autoz aldatzen duen egunean trukean jaso lezakeena. Azken aldagai horixe atera da kaltetuta eskandalu honetatik.  Alemanian bakarrik, kaltetutako 2.5 milioi auto daude.

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow