Munduan gertatutakoak. Maiatzako hirugarren astea

20 May, 2016

 

Txinak esportaziorako zerga-itzulketaren politikarekin jarraituko du eta Epe luzeko lehen argindar-enkantea egin du Mexikok

 

Txinak esportaziorako zerga-itzulketaren politikarekin jarraituko du

Estatu Batuetako Merkataritza Sailak maiatzaren 17an adierazi zuen %522raino igoko duela behin betiko inportazio-zergen tasa hotzean laminatutako Txinako altzairu barra inportatuentzat, kostu azpiko prezioan saltzen direlako eta bidegabeko diru-laguntzak jaso dituztelako orain arte.

 

AEBetako Merkataritza Sailak lehendik ezarrita dagoen dumping-aren aurkako arantzel berbera mantenduko du (%265,79koa) hotzean laminatutako Txinako altzairuzko produktu inportatuentzat, baina %227,29tik %256,44ra igoko du konpentsazio eskubidea. Hala, zergak %522koak izango dira guztira.

 

Txinako Merkataritza Ministerioak maiatzaren 18an erantzun zuen, adieraziz ez zegoela ados erabakiarekin. Egun berean, Txinako Ogasun Ministerioak jakinarazpen bat kaleratu zuen jakinarazteko aurrera jarraituko duela altzairu esportaziorako zerga-itzulketen politikarekin. Horrek esan nahi du, eztabaidak eztabaida, Txinak jarraituko duela zerga pizgarriak ematen altzairua esportatzen duten enpresei.

 

operarios en una fábrica en ChinaAduanetako estatistikek erakusten dutenez, Txinak 9,98 milioi altzairu tona esportatu zituen martxoan, iazko epealdi berean baino %29,6 gehiago. Lehen hiruhilekoan 27,83 milioi tona esportatu zituen, %8ko hazkundea erregistratu zelarik.

 

EBk ere ikerketa prozesu bat hasi du Txinako prezio politika aztertzeko, eta zigor arantzelak inposatu ditu Txinako altzairuzko zenbait produkturentzat. Europako enpresa siderurgikoak lehenago ere kexu ziren Ekialde Urrunetik iristen ziren produktu merkeengatik.

 

Epe luzeko lehen argindar-enkantea egin du Mexikok

Mexikok Argindar Merkatu berriko lehen tresna jarri du martxan, hau da, lehen argindar-enkantea egin du, non energia garbien 5.426.458 ziurtagiri banatu baitira. Zifra hori Oinarrizko Zerbitzuen hornitzaileak egiten duen erosketa-eskaintzaren %85,3ari dagokio.  Prozesu horrek patroi bat markatu du sektoreko enpresak elkarrekin lehiatu daitezen Energia Garbien Ziurtagirien (CEL) 20 urterako kontratuak eta 15 urteko kontratuak lortzeko, zeintzuen bidez instalatutako potentzia eta produzitutako energia salduko baitiote Estatuari, Argindarraren Batzorde Federalaren bitartez.

 

“Uste dugu prozedura berritzailea dela Mexikoren kasuan, lehen aldia baita Argindar Batzorde Federalak energia garbia erosi duena herrialde guztian; orobat lehen aldia da ziurtagiriak enkante bidez merkaturatzen dituena, gainera, CFEk lehenengoz erosi du energia hirugarren batek (CENACE) antolatutako prozesu batean, eta ez zuzenean berak eginiko lizitazio batean”, adierazi zuen César Emiliano Hernández Ochoak, Argindar idazkariordeak.

 

Dominion enpresak Commonwealth Dynamics erosi du 5,2 milioiren truke

Dominion enpresak, CIE Automotive osagaien fabrikatzailearen filialak, Commonwealth Dynamics konpainia iparramerikarra erosi du 6 milioi dolar ingururen truke (5,2 milioi euro inguru).

Egoitza New Hampshire (AEB) Estatuan duen Commonwealth Dynamics konpainiak goi-mailako ingeniaritza-konponbideak eskaintzen ditu industriarako, eta AEBetan, Txilen, Perun, Mexikon eta Indian lan egiten du nagusiki.

 

Gamesak irailean amaitu nahi du Indiako fabrika berriaren lehen fasea

Gamesa konpainiak irailean amaitu nahi du Nellore hirian (India) eraikitzen ari den fabrikaren lehen fasea. Errotoreen palak fabrikatzen hasiko da, eta asmoa du fabrika garatzea eta esportatzen hastea. Gaur egun, bi fabrika ditu Tamil Nadu-n, eta beste bi Gujarat-en. Nellore-ko fabrikan, Gamesak 2MW fabrikatuko ditu, errotore palaren diametroa 114 metrokoa izango delarik.

 

Indiak 55 milioi eurotik gorako atzerriko inbertsioak izan zituen burdinbideen sektorean

Politika Industrialeko eta Industriaren Sustapenerako Sailak (DIPP) bildutako datuen arabera, azken sei hilabeteetan (2015eko irailetik 2016ko otsailera) Indiako burdinbideen sektoreak 55 milioi euro inguruko zuzeneko atzerriko inbertsioak (AIZ) jaso ditu. Burdinbideen Ministerioak eta Enpresa Mistoek hainbat akordio sinatu dituzte lokomotorak egiten dituzten bi fabrika ezartzeko, bata Madhepura-n  (elektrikoak) eta bestea Marhowra-n  (dieselak). Bi fabrika horiek 2.600 milioi rupia inguruko kostua izango dute.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow