Munduan gertatutakoak. Maiatzako bigarren astea

13 May, 2016

 

Mercedesek lantegi berri bat eraikiko du Polonian eta AEBetako ekonomiak lanpostu gutxiago sortu du apirilean

 

Mercedesek lantegi berri bat eraikiko du Polonian

Daimler AG-k 500 milioi inguru inbertituko ditu Polonian izango duen lehenengo fabrikan, bidaiarientzako autoetarako lau zilindroko eta erreboluzio altuko gasolinazko motorrak ekoizteko.  Fabrika berria Jawor-en kokatzekoa da, Poloniako hego-mendebaldean, Silesia Behereko Wroclaw hiritik 70 kilometrora mendebalderantz. Ekoizpena, berriz,  2019an hasiko da, ustez. Motorrak ekoizteko Alemaniatik kanpoko bigarren produkzio-gunea izango da, Pekinen ostean.

 

Azken erabakia hartu baino lehen, Mercedes enpresa zain dago Poloniako Gobernuarekin daramatzan elkarrizketak amaitzeko eta jakiteko nolako laguntzak jaso ahal izango dituen harengandik zerga-salbuespen gisa.

 

AEBetako ekonomiak lanpostu gutxiago sortu du apirilean

AEBetako ekonomiak espero baino lanpostu gutxiago sortu ditu apirilean (160.000 lanpostu, aurreikusitako 200.000ak barik), batez ere enpresa, osasungintza eta finantza sektoreetan; aldiz, gutxitu egin dira meatzaritzan, eta maila baxuenean kokatu dira 2015eko irailaz geroztik. Halere, langabezia-tasa %5ean mantendu da, lan-indarrak ihes egin duelako herrialdetik.

 

Datu horiek eta urtearen lehenengo hiru hilabeteetako  BPGren aurretiazko hazkunde txikiagoak (%0,5 aurreko hilekoko %1,4aren aldean), zalantzan jartzen dute Erreserba Federalak 2016rako iragarritako tasa-igoera bikoitza. Batetik, merkatuek abendura atzeratu dute dolarraren prezio ofizialaren igoera (Bloombergekin bat etorriz), eta, bestetik, AEBetako banku zentralek datorren maiatzaren 18an egingo dituzten agerraldiak erabakigarriak izango dira beren aldartea neurtzeko.

 

Indiak inbertsio handiak egingo ditu azpiegituretan

Errepide, Garraio eta Autobietako ministro Nitin Gadkari-k jakinarazi duenez, datozen hiru urteetan Indiako gobernuak 25 bilioi rupiako inbertsioak egingo ditu errepide, trenbide eta logistikako azpiegituretan, horien artean dagoelarik 27 kluster industrial ezartzea portuetan 8 bilioi rupiatan.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow