Mexiko Euskadira begira jarri da berrikuntza teknologikoko bere politika hobetzeko

5 uztaila, 2016
(Español) Un momento de la jornada sobre I+D de Mexico.`:eu]Ihardunaldiaren momentu bat.

SPRI Taldeak antolatutako mintegi batean I+G arloko esperientziak trukatu dira.

Conacyt-ek, Mexikoko zientzia eta teknologiako politika diseinatzen duen organismoak, BPGaren %1eraino igo nahi du I+G-ko gastua, une honetan %0,61ean dagoena.

SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak azpimarratu du euskal erakundeak lanean ari direla “ingurune egokiak sortzeko  enpresek beren proiektuak garatu ditzaten. Ez ditugu enpresak sustatzen, eta ez gara enpresen jabe”.

 

Mexiko Euskadira begira jarri da berrikuntza teknologikoa hobetzeko hango enpresa-sarean. Halaxe ikusi da SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) astearte honetan Bilbon antolatu duen mintegian. “I+G-ko gastua BPGaren %0,61ekoa da (Euskadin %2koa, gutxi gorabehera), eta gure asmoa da %1eraino iristea”, esan du José Antonio Lazcanok, Conacyt-eko zuzendariak. Conacyt da Mexikoko zientzia eta teknologiako politika “ministerioekin transbertsalki lan eginez” diseinatzen duen organismo publikoa. Mintegi horretan parte hartu dute Conacyt erakundeko zuzendaritza-karguek, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sareko kideek eta Mexikon kokatuta dauden edo han interesak dituzten enpresek.

 

Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak eman dio hasiera jardunaldiari, bere hitzaldian azaldu duelarik Euskadik azken hiru hamarkadetan egin duen lana. “Industria beti izan da arreta-gune Euskadin, beti eutsi zaio industriaren aldeko apustuari, zeina BPGaren %23an baitago”.  Cobanerak Mexikoko ordezkaritzari azaldu dio zer egin den kalitate eta nazioartekotze arloetan, eta zehaztu du euskal erakundeek “inguruneak sortzen dituztela enpresek beren proiektuak garatu ditzaten”. Nahi badute, lur-sailak eta finantzaketa eskaintzen dizkiegu. Ez ditugu enpresak sustatzen, eta ez gara enpresen jabe. Dena dago zuzenduta jadanik existitzen diren enpresetara”.

 

Cobanerak esan du lehen existitzen ez ziren sektore industrialak garatu direla  Euskadin, adibidez aeronautika, edo oraindik hastapenetan dauden bio-teknologia eta nano-teknologia, zeintzuei esker “industria-sare berri bat sortu baita”. Azpimarratu du Euskadiko I+G arloko gastuaren heren bat teknologi parkeetan egiten dela, eta euskal BPGaren %4 baino gehiago ordezkatzen dutela. “I+G-ko jarduera intentsiboko guneak dira”.

 

José Antonio Lazcanok, Conacyt erakundeko Teknologiaren Garapen eta Berrikuntzako zuzendariak, gogoratu du Mexiko 57. postuan dagoela berrikuntzaren rankingean, Txile delarik bere aurretik dagoen Latinoamerikako herrialde bakarra. Halere, azpimarratu du Mexikoko ekonomia “munduko 12-13. postuan dagoela”. Datu horrek pisu gehiago eman beharko lioke berrikuntzari. “I+G-ko gastua BPGaren %0,61ekoa da, eta kopuru horren bi herenak publikoak dira”. Euskadin, ekarpen publikoa guztizkoaren herena da, eta I+G-ko gastua %2koa. Lazcanok esan du horregatik daukatela hainbeste interes hurbiletik ezagutzeko Euskadin egiten dena.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzakorako, 2012tik 2016ra aurrekontu publikoa %44 hazi da

Lazcanok esan du Mexikok baduela 2018ra arteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako programa berezi bat, 2012tik 2016ra aurrekontu publikoa %44 hazi dela, bekak %31 ugaritu direla, eta gaur egun 25.000 ikerlarik jasotzen dutela laguntzaren bat, lehengo 18.500en aldean. “Industriari zuzenean laguntzen ari zaio”, erantsi du, eta jarraitu du esanez berrikuntza sustatzeko funtsak “ez direla ukitu”, nazioarteko krisia gorabehera.  “Gure zeregina da enpresen jarraipena bermatzea eta gauza izatea epe ertain-luzeko prozesuetan inbertitzen jarraitzeko”.

 

Mexikoko teknologi parkeen proiektuek hamar urte baino ez dituzte, baina badira jadanik 27 teknologi zentro, lehena duela 43 urte sortua, “eta arlo guztiak jorratzen ditugu. Gehienak unibertsitate mundutik etorri ziren eta ez zeukaten politika argirik jakintza industriara transferitzeko”. Lazcanok esan du laguntza orokorren proiektu bat prestatzen ari direla, ustez aurten amaituko dutela, eta berari esker “zerga pizgarriak” eskainiko direla “enpresa handientzat, eta berrikuntzako pizgarriak enpresa txiki eta ertainentzat”.

 

Mintegia bukatzeko mahai-inguru bat egin da, non parte hartu duten organismo publiko mexikarrak, Gaindu enpresak, Mondragon Unibertsitateak eta Tecnalia-euskal teknologi zentroak. Mahai-inguru horretan ikusi da Mexikok badaukala ekosistema sendo bat enpresei laguntzeko baina nahikoa ezezaguna dela.

Jardunaldiaren aurkezpenak

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow