Mercedes-Vitoria enpresak bere urteko fabrikazioa emendatu du, 145.500 ibilgailura iristeraino

10 May, 2017

Mercedes enpresak Gasteizen daukan fabrikako muntaia-katetik datozen ibilgailuek itzelezko arrakasta dute, batez ere, nazioarteko merkatuan. Hori dela eta, enpresak aldatu egin du aurtengo plangintza operatiboa. Auto enpresako zuzendaritzak adierazi du Clase V eta Vito modeloen 145.500 unitate fabrikatuko dituztela.

 

Horrek esan nahi du 2017ko ekitaldiaren hasieran aurreikusitakoa baino 5.500 ibilgailu gehiago ekoitziko direla. Fabrika hori Euskadiko industria garrantzitsuenetako bat da, 5.000 langile inguruko plantilla du, eta Euskadiko Barne Produktu Gordinaren (BPG) %4,5eko portzentajea ordezkatzen du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow