Energia eoliko gehiago Brasilgo ipar-ekialderako

27 July, 2016

Gamesak Frantziako Voltalia ekoizlearekin kontratua sinatu du Brasilgo Rio Grande do Norte estaturako

 

Potentzia eolikoaren horniketan espezializatutako Gamesa euskal konpainiak akordioa lotu du Voltalia frantziar enpresarekin, Brasilgo ipar-ekialdeko Rio Grande do Norte estatuan kokatutako Vila Acre parke eolikoa 27,3 MW potentziaz hornitzeko.

 

Gamesak guztira G114-2.1 MW modeloko 13 turbina eman ditzala aurreikusita dago, haize baju eta ertainak pairatzen diren tokietan, kostu gutxiagorekin, energia gehiago lortzeko diseinatutako produktua.

 

Aukeratutako modeloa, Brasilgo inguru horretako haizeen turbulentzia bajuen baldintzei egokitzen dena, iragan urtean egindako energia-enkanteetan eskari gehien izan zuen Gamesaren produktua izan zen, taldeak helarazitako komunikatuaren arabera.

 

Kontratuak, Voltaliarekin, orain dela hamar urte Brasilen ezarritako energia berriztagarrien frantziar ekoizlearekin, konpainiak lotzen duen lehen akordioa suposatzen du. Gamesak, 2014an zuen %10eko merkatu-kota, 2015ean %29 izatera pasatzeraino, bere presentzia hirukoiztu du Hego-Amerikako herrialdean, beti ere euskal enpresak aipatutako MAKE aholkularitzaren datuen arabera.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow