Munduan gertatutakoak. Irailako hirrugarren astea

23 September, 2016

 

Singapur, “data center”-en “hub”-a Asian eta Heganek eta Querétaroko aeroklusterrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

 

Singapur, “data center”-en “hub”-a Asian

Singapurrek apustu sendoa egina du erreferente bihurtzeko informazio teknologien arloan, eta azken 5 urteetan eginahalak egin ditu bertara erakartzeko eskualde hartako Datu Zentroen ezarpen gehienak.

 

spri-singapur conferencia data centersNola Singapurrek erraztasunak ematen dituen jarduerak sortzeko gobernu “Business Friendly” batekin, eta nola segurtasun juridiko handiko estandarrak bermatzen dituen, indartu egin da inbertsio erakar-gune bezala, Asiako “hub”-a bihurtu delarik bere “Data Center” ugariei esker. Singapurrek, bere tamaina gorabehera, Asiako hego-ekialdeko “Data Center”-en %60 kontzentratzen du. Horren adierazgarri da Singapurren kontsumitzen den energiaren %6,9 Datu Zentroek erabiltzen dutela, beste herrialde batzuetan zifra hori %1-2koa denean.

 

Sektore berritzaile hori aukerak sortzen ari da software eta hardware arloko konponbideak eskaintzen dituzten enpresentzat, eraikuntza arlokoentzat eta sorkuntza ekipoak ekoizten dituztenentzat. Datu Zentroek energia asko kontsumitzen dute, gehienbat datuen hozketa prozesuan, hotza mantentzea delarik klima tropikala duen Singapur bezalako herrialde baten erronka handiena.

 

Sektorearen garapenaren jarraipena egiteko, SPRIk  erakusketa eta hitzaldi-gunea bisitatu zituen, Singapur eta Malaysiako aukera eta proiektuak aztertzeko, eta orobat egiaztatu zuen nolako ahalegina egiten ari diren euskal enpresak sektorean sartzeko.

 

Heganek eta Querétaroko aeroklusterrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

Hegan Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterrak eta Querétaroko Aeroklusterrak bi elkarteen arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Mexikoko hiriburuan, hitzarmen horren bidez bi eskualdeetan sektorea indartu eta garatuko duten sinergiak sortzeko lehiakortasun, berrikuntza, prestakuntza eta informazio arloan.

 

mexico firma convenio hegan y aerocluster de queretaroSinadura-ekitaldian izan ziren Querétaroko klusterreko presidentea, Claude Gobenceaux, eta euskal klusterreko presidentea, Jorge Unda Malcorra, hitzarmenaren sinatzaileak, eta baita ere bi eskualdeetako ordezkari instituzionalak, batetik, Ibon Mendibelzua, EAEko ordezkaria Mexikon, eta bestetik, Marco Antonio Del Prete, Querétaroko Gobernuko Garapen Sostengarriko idazkaria, ohorezko lekuko gisa egon baitziren dokumentuaren sinaduran.

 

Hitzarmenari “emaitza kolektibo garrantzitsua” iritzi zioten bertaratuek: bi elkarteen arteko jakintza eta esperientzia trukeak bideratuko ditu, eta etorkizunari begira onurak sortuko ditu alde bientzat.

 

Ulmak bere presentzia indartu AEBetan

Ulma euskal enpresak inbertsio estrategiko bat egin du Georgia Estatuko Atlanta hirian kokatutako Socon konpainian.  Horrela, Ulmak indartu egin du bere presentzia AEBetako hego-ekialdean,  bere produktu-ildoak zabalduz eta eskualde hartako bezeroei zuzendutako baliabide eta zerbitzuak handituz.

 

 

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow